ESK-k bat egiten du Altsasu Kasuan justizia egin dadin eskatzeko deitu den manifestaldiarekin.

Ekainaren 1ean, azkenik, Altsasun urriaren 16ko goizaldean gertatutako gertaerengatik auzitaratutako zortzi pertsonsen aurkako 76 urteko kartzela-zigorreko epaia ezagutu genuen.

Epai-prozesu hau hasi zenetik susmo bat izan genuen, epaiketa hau ez zela justua, jarri ziren frogengatik eta hasieratik gertaerak eman ziren erengatik. Epaiketaren sesio batera joateko aukera izan genuenean susmo hauek areagotu ziren.

Epaiketa hau, ESK behin eta berriro salatu duen bezala, Nafarroako Auzitegian egin behar zen eta ez Auzitegi Nazionalean; eta gertatukoa terrorismoaren aitzakiarekin eraman zen salbuespen auzitegi horretara.

ESKren ustetan, epai hau, bai arrazoibidearengatik bai ezarritako zigorrengatik, gehiegizkoa da. Honi, zigortutako lau gazteen atxiloketak ekarri duen burugabekeria gehitu behar zaio; euren etxeetatik 400 kilometro baino urrutiago, urte eta erdi luzez, FIES erregimenean preso diren Oihan, Adur eta Jokinekin bat eginaz. Duela aste bat atxilotutako lau gazteak ere (Jon Ander, Iñaki, Julen eta Aratz) dispertsatuak izan dira eta euren etxeetatik dauden kartzeletan egotea gehitu behar zaio. Ihes egiteko arriskuaren aitzakiarekin eman diren kartzelatze hauek erabat onartezinak dira; ihes egiteko arriskua erabat sinesgaitza da prozedura judizialean izan duten jarrera ikusi ostean. Hau dela eta, ESK-k gazte hauek aske uztea exijitzen du dauden bide judizial guztiak amaitu bitartean.

Arrazoi hauengatik, giza eskubideekiko errespetuarengatik eta mendeku politikak alde batera utzi egin behar direlako denon arten etorkizun baketsua eraiki dezagun, justizia egitea exijitzen dugu. ESK-k bere afiliatuak eta herritar guztiak deitzen ditu datorren larunbatean, hilak 16, Iruñean, 17:00etan, Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske deituriko manifestaldira joan daitezen. ESK-k bat egiten du aipaturiko deialdiarekin.

ESK-REN BATZORDE NAZIONALA

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua