ESK-k hainbat eragile sindikal eta sozialekin batera Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan hartzen duela parte. Lan dinamika honetatik pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako lege herri ekimen bati ekin zaio. Ekimen hau honako helburuen inguruan egituratzen da:

  • DsBEra heltzeko baldintzen hobetzea.
  • DsBEren zenbatekoaren hobetzea, berau LsGSrekin lotuz.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak-GLLrako eskubide subjetiboa.
  • Etxebizitzarako eskubide subjektiboa.


Deskargatu informazio orria

Eusko Legebiltzarreko mahaiak ekimenaren izapidea onartu du eta Gobernuan diren alderdiek, PSOE eta EAJ hain zuzen, euren lege-proiektua erregistratu dute duela urte bat Artolazabal Sailburuak iragarritako murrizketa guztiekin ekimen soziala baliogabetzeko asmoarekin.

Hau dela eta, sinadura kopururik handiena biltzera behartuta gaude denboraldi oso laburrean. ESK sindikatuko egoitzetatik pasa zaitezkete sinaduren paper-orriak jasotzera edo bertan sinatzeko.

#PobreziariStop