Gaur goizean hauteskunde sindikalak egin dira Gasteizko Enviserren, ordezkaritza sindikala berritzeko, plantillak iaz egin zuen greba historikoaren ondoren, langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuz amaitu zena.

« Langileek enpresaren aurrean erakutsitako sendotasuna eta ekintza-batasuna saritu dituzte »
ESK-k irabazi ditu hauteskunde sindikalak, duela 4 urte lortutako boto kopurua ia bikoiztuz eta bere ordezkaritza ere bikoiztuz. LABek ere bikoiztu egin ditu bere botoak eta bere ordezkaritza, eta ELAk erdira baino gehiagora jaitsi du bere boto kopurua, eta enpresan zituen hiru ordezkarietatik bi galdu ditu.
ESK-tik langileen konfiantza eskertu nahi dugu eta gaurko hauteskundeetan ESK-ko ordezkariak eta militantziak greban egindako lanari emandako babesa.
Tinkotasuna eta ekintza-batasuna
Gaurko hauteskundeetan, zalantzarik gabe, sindikatuak gatazka osoan izan duen jarrera saritu da, asanbladan bermatu zena, bai eta greba garaian LABekin izandako ekintza-batasuna ere, gaur egun are indartuago ateratzen dena.
Enpresa-batzorde berriak hurrengo enpresa-hitzarmena negoziatzeko erronka du. Enviserreko langileen soldatak eta lan-baldintzak Udalak zuzenean kontratatutako lorezaintzako langileekin parekatzea da gure konpromisoa.
Gora lorezainen borroka!
Tinko. Gertu. Aske
ESK-k irabazi ditu Enviserreko hauteskunde sindikalak, 198 eguneko greba historikoaren ostean
Baliogabetuta Enviser-reko grebaralari baten kaleratzea
Enviser: grebalari aktiboenetako baten justifikaziorik gabeko kaleratzea salatzen dugu
Zigor oso larria Gasteizko Udalari, Enviserren grebarako eskubidea urratzeagatik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5










