Lan-arriskuak salatzen, greban parte hartzen eta enpresak ezkutatu nahi zituen irregulartasunak argitara ateratzen hilabeteak eman ondoren, Haizea Bilbaok ESK-ren atal sindikalaren sustatzaileetako bat kaleratu du. Bere berehalako berronartzea exijitzen dugu.

 

«Kaleratze hau  beldur-mezu bat da  Haizea Bilboko langile guztientzat »

 

Irailean ESK-ren atal sindikala sortu genuen Haizea Bilbaon. Batzordean ordezkaritzarik gabe, baina askoz garrantzitsuagoa den zerbaitekin: konpromisoa, lana eta salaketa. Ordutik egin beharrekoa egin dugu: Lan Ikuskaritzan substantzia kantzerigenoen esposizioa salatu, azken greban ELAko kideekin batera parte hartu eta enpresak ezkutatu nahi zuena argitara atera: modu irregularrean kudeatutako jazarpen kasu larriak. Horren ondoren, Giza Baliabideetako arduradun bat kaleratu zuten.

 

Kaleratzea

Hori da testuingurua. Hori da joan den ostiraleko kaleratzea ulertzeko errealitatea. Enpresak ESK-ren Haizea Bilboko atal sindikalaren sustatzaileetako bat kaleratu du. Ez edonor. Langile aktibo bat, ikusgarria, plantilla otzan bat nahi dutenentzat deserosoa dena, eta greba batzordean parte hartu zuena. «Kasualitatea» izan dela diote... baina ESK-n argi dugu sindikatu-errepresioaren adibide lotsagabea izan dela.

Duela hilabete eskas enpresak ardura gehiago eman zion eta bere lanarekin 'oso pozik' zegoela adierazi zion. Orduan, zertan geratzen gara? Duela hilabete langile ona zen eta orain soberan dago? Inondik inora ez. Enpresari soberan zaiona isiltzen ez den sindikalismoa da: salatzen duena, antolatzen duena eta aurre egiten diona.

 

 

Ez da gertakari isolatu bat

Kaleratze hau ez da gertakari isolatu bat. Enpresako langile guztiei zuzendutako beldur-mezua da. Funtzionatzen duen sindikalismo eredua sustraitik mozteko saiakera da, enpresari traba egiten diolako. Baina inor ez dadila okertu. Horrela langileen antolakuntza geldituko dutela uste badute, ez dute ezer ulertu. Burua makurtuko dugula uste badute, ez dakite norekin ari diren. ESK-n ozen eta argi diogu: ez dugu atzerapauso bakar bat ere onartuko. Kaleratze honek erantzuna izango du. Kalean, lantokietan eta behar den leku guztietan.

Haien errepresioaren aurrean, antolakuntza gehiago. Haien beldurraren aurrean, borroka gehiago. Eta haien gehiegikerien aurrean, gatazka gehiago.

 

Ekainaren 11ko elkarretaratzea

Ekainaren 11n, osteguna, 13:00etan elkarretaratzea egingo dugu Bilboko portuan (Aparkabisa Zierbenako biribilgunean), kaleratze hau salatzeko eta langilearen berehalako berronartzea exijitzeko.

Berronartu orain! Errepresio sindikalari ez!

 

ESK-k Haizea Bilbon duen atal sindikaleko kide baten kaleratzea salatzen dugu

Lan-arriskuak salatzen, greban parte hartzen eta enpresak ezkutatu nahi zituen irregulartasunak argitara ateratzen hilabeteak eman ondoren, Haizea Bilbaok ESK-ren atal Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri
  • 1