Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen baten alde. Benetako neurriak eta irtenbideak behar ditugu; gizartea engainatzea bilatzen duen Eusko Jaurlaritzaren promesik ez ditugu behar


« Osasun Ituna garaipen-balantzeak saltzeko  txiringito mediatiko  bat da »

 

Herritarrok ikusten ari garara nola guren osasun sistema publikoa hondatzen ari den, Osasun Sailaren aldetik benetako irtenbiderik iritsi gabe. Neurri eraginkorren gabezia diskurtso, irudi eta presentzia mediatikoarekin estaltzen saiatzen diren bitartean, arazoek hazten jarraitzen dute.

Osakidetzaren egungo egoera ez da kasualitatea. Bere plantillaren lan-baldintzak urteak daramatzate geldirik, iraungitako akordioekin eta kalitatezko arreta eskaintzea zailtzen duten marko zaharkituekin. Egoera horrek zuzenean eragiten dio biztanlegoari: kontsultak gainezka, hitzorduak eskuratzeko zailtasunak, eta gero eta tentsio handiagoa duen sistema bat.

Horri gehitu behar zaio itxaron-zerrenden hazkundea, Lehen Arretaren azpifinantzaketa eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldeko apustua, Osakidetza indartu beharko luketen baliabideak desbideratuz. Orain arte hartutako neurriek ez dute lortzen behin-behinekotasuna murriztea, ezta guztientzat osasun-arreta duin eta eskuragarria bermatzea ere.

Testuinguru honen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren estrategiak Osasun Ituna sortzea izan da... garaipen-balantzeak saltzeko txiringito mediatiko bat dena, baina egiturazko arazoei benetako irtenbiderik ematen ez diona. Bla bla bla asko, baina benetako irtenbide gutxi!

 

 

Apirilak 18: manifestazioak

ESK sindikatutik uste dugu garaia dela herritarrek ahotsa altxatzeko, Osakidetzako langileekin batera, kalitatezko osasun sistema publiko baten alde, non bere plantillaren eskubideak bermatuko diren. Horregatik, herritar guztiak animatzen ditugu OPA Herri Plataformak-ek apirilaren 18rako deitutako manifestazioetan parte hartzera.

  • Bilbo: Jesusen Bihotza 12:00etan.

  • Gasteiz: Bilbo plaza 12:00etan.

  • Donostia: Bulebar 17:00etan.

 

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51