ESK-k larunbat honetan, ekainak 7, Gure Eskuk Bilbon "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki." lelopean antolatu duen mobilizazioan parte hartzeko deia egiten du.

 

ESK-k larunbat honetan, ekainak 7, Gure Eskuk Bilbon "Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki." lelopean antolatu duen mobilizazioan parte hartzeko deia egiten du. Mobilizazioan egongo gara, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea eta esparru guztietan subiranotasunerantz aurrera egiteko beharra aldarrikatzeko.

Duela hilabete batzuetatik hona, ESK-k, euskal gehiengo sindikalarekin batera, kanpaina bat hasi zuen zentzu horretan, Hego Euskal Herrian LGS propio duin bat aldarrikatuz, hemen bizi garen pertsona guztiei bizitza duinak bizitzeko aukera emango dien soldatak bermatuko dituena.

Gure ustez, Euskal Herriak behar duen subiranotasuna sustatzen duten ekimenak mahai gainean jartzeko unea da, lan eta gizarte arloko gai guztietan erabakitzeko gaitasuna izatea, negoziazio kolektiboaren estatalizazioa amaitzea eta gero eta urrunago dauden erabakiguneak hurbiltzea, kapitalismo aseezinaren eta politika neoliberalen ondorioz.

Larunbat honetan, beraz, beste behin ere, kalean izango gara gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen.

 

Apoyamos la denuncia contra CAF

Desde ESK expresamos nuestro firme apoyo a la denuncia presentada contra el Consejo de Administración de la empresa CAF, por Irakurri

Contra el rearme y el genocidio, Objeción Fiscal al gasto militar

Comienza la declaración de la renta. Te animamos a realizar Objeción Fiscal para desviar la parte destinada al gasto militar Irakurri

¡No al a guerra! Ni armamentismo, ni genocidio, ni colonialismo

Cuando se cumplen 4 años de la guerra en Ucrania y 40 años del referéndum de la OTAN, la humanidad Irakurri

No nos olvidemos de Palestina

Israel continúa vulnerando el derecho internacional con prácticas genocidas en Gaza. La sociedad civil debe actuar: el boicot y la Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11