Eskuliburu honetan 10 jardunbide uzten dizkizuegu gure osasun fisikoa eta mentala zaintzeko. Correos-ek ez badigu kontraturik egin nahi, ezta baliabiderik eman nahi ere, beraien erantzukizuna da. Planto egiteko garaia iritsi da.


« Correoseko tratu txarraren aurrean  planto egiteko unea iritsi da  »

 

Correosen egungo egoera kritikoa da langile eta ibilgailuen falta dela eta. Zuzendaritzak ‘EZ’ esaten dio gastua suposazten duen guztiari (kontratazioak barne). Egoera horri gehitu behar zaio langileok jasaten dugun presioaren handitzea eta eskubideen galtzea.

Eskuliburu honetan 10 jardunbide uzten dizkizuegu gure osasun fisikoa eta mentala zaintzeko. Correos-ek ez badigu kontraturik egin nahi, ezta baliabiderik eman nahi ere, beraien erantzukizuna da. Planto egiteko garaia iritsi da.

Zalantzarik edo arazorik baduzue, dei gaitzazue.

 

Erresistentziarako oinarrizko eskuliburua Correos-en

  1. BETE ZURE ORDUTEGIA: 37,5 ordu astean. Egun bakoitzean 5 minutu gehiago lan egitea urtean bi lanegun suposatzen ditu.

  2. Ez uko egin eguneko 20 MINUTUKO atsedenari. Zure eskubidea da, eta hitzarmenaren arabera, lan-denbora da.

  3. Ez erabili inoiz erabiltzeko baldintza objektiboak betetzen ez dituen ibilgailurik (furgoneta, motorra, etab.). Ez zure ardurapean, ez zure nagusiarena, ez inorena. Zure segurtasuna da lehena.

  4. Erreklamatu zure Norbera Babesteko Ekipoak (NBE) eta ez irten horiek gabe. Hau da:

    • Motoa: kaskoa, eskularruak (uda eta negua), jaka, botak (uda eta negua), galtzak estaltzekoa.
    • Furgoneta: Berokia.
    • Kaiola: Eskularruak, segurtasun-botak, jaka.

  5. ONDO LAN EGIN EZAZU. Lan-gainkarga ez da gaizki lan egiteko aitzakia. Ez egin “ez-egote faltsurik”, ezta horrelako lardaskeriarik ere. Nagusiak “iradokitzen” badizu, eman diezazula idatziz. GOGORATU: Entrega txar baten arduraduna zu zara.

  6. ERRITMO NORMALEAN LAN EGIN EZAZU, lan-karga edozein dela ere. Azkar lan egiteak estresa eta zure osasunari eragiten dioten beste arrisku psikosozial batzuk sortzen ditu.

  7. APARTEKO ORDUAK saihestu itzazu. Kontratazioari larriki eragiten diote eta ez dute zerbitzuaren kalitatea hobetzen.

  8. Gogoratu: ‘ATC’ eta ‘RURAL’ langileek EZ DUTE “HELBURURIK”.

  9. Bide-araudia errespeta ezazu. Behar bezala aparkatu, eta abiadura-mugak errespeta itzazu. Bidalketa gutxiago emango dituzu, baina hori ez da zure arazoa, isuna bai.

  10. Gutunak, jakinarazpenak eta paketeak Correosekoak dira.

 

Greba eta mobilizazio berriak Correosen Akordio Markoa geldiarazteko

Akordio Markoa gure lan-baldintzen aurkako aurrez aurreko erasoa da: lanpostuak kentzen ditu, ordutegiak okertzen ditu, kontziliazioa suntsitzen du eta zerbitzu Irakurri

Maiatzaren 28an greba Correos-en

ESK sindikatutik, Correoseko langile guztiak maiatzaren 28ko grebara deitzen ditugu, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin sinatutako Esparru Akordioa Irakurri

Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu

CIG, LAB, SIPCTE, ESK, Intersindical Canaria, ELA eta Intersindical Valenciana sindikatuok dei egiten dugu apirilaren 10ean posta publiko eta kalitatezkoaren Irakurri

Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka

ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10