Basogintza sektorea (intentsiboa) eraikuntzarena baino 10 aldiz hilgarriagoa da. Erakundeei dei egiten diegu baso-eredua aldatzeko eta baso-ustiapen iraunkorraren aldeko apustua egiteko.
« Azken hiru urteetan 9 langile hil dira basoan, horietatik 8 eredu intentsiboan lan egiten zutenak »
Azken urteetan basogintzak hilkortasun tasa altuak izan ditu. Sektore hori eraikuntza bera baino 10- 15 aldiz hilkorragoa da bere langile kopurua ikusita (nekez izango dira 1.000 langile Euskal Herrian). Sektorearen sakoneko prekaritatea da oinarrizko arrazoietako bat; adibide gisara, 2018ra arte eremu horretan oso langilek gutxik ziharduen alta emanda dagokion CNAEan, eta ikuskaritza kanpaina baten ostean bat-batean altan emandako langile kopuruak nabarmen egin zuen gora. Horrek ez du esan nahi langile kopuruak gora egin zuenik, baizik eta lanean ziharduten langile asko altan eman zituztela.
Arriskua muga onartezinetan
Bistan da aktibitateak badituela berezko arriskuak, baina basogintza ereduak, hain zuzen intentsiboak, arrisku horiek nabarmen areagotzen ditu.
Euskal Herrian, eredu hori batez ere Kantauri isurian ematen da, gerraosteaz (1940) geroztik, beraz, termino historikoetan oso berria da.
Kanpoko espezieak, hazkunde azkarrekoak, aldatu, hazi eta matarrasa moduan ateratzen dira denbora ziklo motzetan. Horretarako makineria astuna erabiltzen da eta mendian pistak irekitzen dira egurra atera ahal izateko. Gainera, interbentzioak askotan lur eremu pribatu txiki, bakan eta urrunetan egin behar izaten dira, lanerako planifikazio egokia eramateko aukerak murriztuz. Azken hamarkadetan ikuspegi ekonomikotik porrot egin du, bidean milioika euro publiko xahutu ditu diru laguntzetan; bioaniztasun ikuspegitik, berriz, gure mendi lurrak eraldatu ditu, bertako basoak eta espezieak masiboki alboratu ditu eta, era berean, matarrasek eta habitataren eraldaketak bertako fauna larri erasotu dute. Zer esanik ez lan osasunaren ikuspegitik. Izan ere, basoaren ustiaketa intensiboa ordekan edo lur lauetan egin behar litzakeenean, teknika horiek gure malkarretara ekartzean arrisku faktorea muga onargaitzetara iristen da.
9 heriotza
Datu bat: azken hiru urteetan 9 langile hil dira basoan, horietatik 8 intentsiboan.
Bideragarritasun ekonomiko faltak lanaldi luzeak modu masiboan eginarazten ditu (7:00-19:00) baita larunbatetan ere; arrazoi beragatik makineria zaharra eta desegokia erabiltzen da malkar handietan, eta lan erritmoak oso altuak dira ustiatutako materialaren balioa oso eskasa delako. Prebentzio neurriak ez dira aplikatzen, langileek modu isolatuan lan egiten dute, ez dago baliabide prebentiborik, formakuntza falta nabaria da eta, oro har, ez da laneko araudia errespetatzen. Lanaren berezko arriskuei gehitzen zaizkien faktore horiek dira istripu tasa handiaren eragileak.
Basogintza eredua aldatu
Basogintza eredua aldatu beharra dago eta dei egiten diegu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Batzar Nagusiei, mendi foru arauak alda ditzaten, basogintza jasangarri baten defentsan, eredu intentsiboa baztertuz, bideragarritasun ekonomikoa, bioaniztasunarena, bermatzeko, eta, horrekin batera, lan osasuna eta lan baldintzak ere bermatuak izan daitezen.
Baso politika horiek aldatu eta eraginkor bilakatu bitartean hainbat neurri proposatzen ditugu:
- Premiazkoa da lurraldearen okupazioa orekatzea, elikadura jardueraren beharrak kontutan hartuta. Ondorioz, beharrezkoa ikusten dugu ahalik eta epe laburrenean %30tik beherako malda duten lur azalerak elikagaiak ekoizteko erabiltzea.
- Lur publikoan basogintza intentsiboaren debekua, eta, ondorioz, mozketak eta matarrasak alde batera uzten joatea.
- Lur pribatuan arriskuen arabera zonifikazio bat egitea, non malkarra erabakigarria izango den eta %60tik gorako malda duten lur azalerak baso autoktonora bideratuko diren, kontserbaziorako %50eko maila ezarriz eta matarrasak albo batera utziz.
- Eredu aldaketa gauzatzen den bitartean Aldundiek “saka” baimenak baldintzatuko dituzte:
- Departamentutik baso baliabideak ateratzea kontrolatzeko prebentzio ikuspegitik.
- Ordutegia mugatu eta ikuskatu ordu tartea, fitxajea.
- Baliabide prebentiboen presentzia (soilik horretarako).
- Kontratazio mota bermatzea iruzurrik ez dagoela kontrolatuz.
- Aldundia Osalanekin koordinatuko da Basozainek zuzenean Osalango teknikarien eskutik formakuntza jaso dezaten.
- Departamentutik baso baliabideak ateratzea kontrolatzeko prebentzio ikuspegitik.
LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde • HIRU
Cuidemos la salud del personal del sector forestal, cambiando el modelo de explotación
Zaindu dezagun baso-sektoreko langileen osasuna, ustiapen-eredua aldatuz
Continúa el goteo de transportistas muertos en accidente laboral
50 trabajadores y trabajadoras muertas en Euskal Herria en lo que vamos de 2024
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13