Arabako Correoseko langileek mobilizazioei ekingo diete makineria zaharra konpondu edo berritzeko eta lanpostuak langile nahikoekin betetzeko laneko arriskuak saihesteko.


« Gure lan-osasuna eta osasun fisikoa  funtsezkoak dira  »

 

Arabako Correosen bizi dugun egoera tamalgarria da: gure lan-baldintzen narriadura, mantentzean gabeziak eta lan-osasunaren arloan arriskuen prebentzio falta.

LABek eta ESK-k batzarrak egin genituen plantillarekin, eta sinadura-bilketa bat hasi genuen gure aldarrikapenekin Enpresari aurkeztu zaiona. Aldi berean, CCOO eta UGT gonbidatu ditugu kanpaina honetan parte hartzera, baina ez dugu erantzunik jaso.

 

Aldarrikapenak

Hauek dira gure aldarrikapenak:

  • Plantilla nahikoa behar diren lanpostuak betetzeko.

  • Laneko arriskuak benetan ebaluatzea eta horiek konpontzeko behar diren bitartekoak jartzea.

  • Erabiltzeko moduan ez dauden makina zaharrak konpondu edo berritzea.

 

 

Aurrerapausu bat

Orain beste urrats bat ematea dagokigu, ASKI DA esan eta gure lan-osasuna eta osasun fisikoa funtsezkoak direla argi uztea. Horretarako, KONTZENTRAZIO baterako deia luzatzen dizuegu azaroaren 8rako Posta kalean 12:00etan. Mobilizazio honen bidez, bizi dugun egoera prekarioaren berri eman nahi diegu herritarrei, eta enpresari negoziatzeko presioa egin nahi diogu.

 

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri

Lan-baldintza berdinak eskatzen ditugu Correoseko langile guztiontzat

Correoseko plantilla osoa EPOEen barruan sartzea exijitzen dugu, eta ezinbesteko zerbitzu publiko honi egunero eusten diogunok, gainerako enplegu publikoko langileen… Irakurri

Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!

Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11