Sektore pribatuan bezala, bada garaia sektore publikoan ere negoziazio kolektiboaren nagusitasuna berreskuratzeko. Argi dago borondate politikoa badago, estatalizazioarekin amaitu daitekeela.

 

« Bada garaia sektore publikoan ere  hemen negoziazio kolektiboaren nagusitasuna  berreskuratzeko »

 

Gaur ekainak 25, ELA, LAB, CCOO, ESK eta STEILAS sindikatuko ordezkariok elkarretaratzea burutu dugu Gasteizen 'Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu!' lelopean.

Ikasturte honetan EAEko funtzio publikoan egin diren mobilizazio eta greba dinamiken barruan kokatzen dugu mobilizazio hau. Urrian, abenduan eta martxoan egindako greben gehigarri dira maiatzean egindako mobilizazio eta alderdi politikoekin egindako erronda.

Elkarretaratze hauetan salatu nahi izan dugu Euskal erakundeak (Eusko Jaurlaritza eta udal eta foru Aldundiak ) Espainiako Gobernuaren azpiordetza huts gisa funtzionatzen dutela, eta horrek ondorio larriak ekarri dituela langile publikoen lan eta bizi baldintzetan, baita euskal herritarrek jasotzen duten zerbitzu publikoen kalitatean.

 

 

Lan baldintzak hemen erabaki

Alderdiei, gure esparruetan negoziazio kolektiboa ahalbideratuko duen emendakina eskeini diegu aurrekontu legean sar dezaten. Honela euskal sektore publikoko langileen lan-baldintzak hemen negoziatu ahal izateko eta Madrilek ezartzen duen betoarekin amaitzeko.

Sindikatuok euskal erakundeei eskatu diegu autogobernua eta eskumenak defendatu ditzatela, zerbitzu publikoak indartu ditzatela eta langile publikoen enplegua eta soldatak hemen erabakitzeko pausoak eman ditzatela.

Joan den ostegunean baliozkotu zen hitzarmen probintzial eta autonomikoak estatuko hitzarmenen gainetik jartzeko dekretua. Bada garaia sektore publikoan ere negoziazio kolektiboaren nagusitasuna berreskuratzeko hemen, eta euskal langile publikoen lan-baldintzak hamarkada bat baino gehiago prekarizatzen ari den estatalizazioarekin amaitzeko. Argi dago borondate politikoa baldin badago estatalizazioarekin amaitu daitekeela.

Kurtso honetan, presioa handitu dugu instituzioen politika neoliberalen kontra, pribatizazioak eta publikoaren prekarizazioa dakarrenak, eta animatzen zaituztegu zerbitzu publikoen kontrako eraso guztiak salatzera jarraitzeko, horrela lortuko dugulako behingoz behar ditugun zerbitzuak. Ezinbestekoak zarete borroka honetan, animo guztioi eta zorionak aurten egindako lanagatik!

 

Mehatxuak BetiOn Telelaguntza zerbitzuan

BetiOn Telelaguntza zerbitzuko Lantokien Arteko Batzordeak eta ESK-ko Atal Sindikalak enpresa kudeatzaileak langileenganako santzio mehatxuak salatu nahi ditugu. Irakurri

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Euskal sektore publikoaren mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu

EAJ, EH Bildu, PSE-EE: Udalhitz berri batekin udalak, koadrilak eta mankomunitateak lan eskubide gehiagorekin indartzeko unea da. Kalean irabaziko dugu! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57