Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hemen erabaki daitezen emendakinak aurkezteko eskatuko diegu sindikatuok alderdi politikoei.

« Alderdiei proposatzen diegu  zuzenketa bat aurkez dezatela  Diputatuen Kongresuan »

 

ELAk, LABek, CCOOk, STEILASek eta ESK-k aldebiko bilerak deitu ditugu maiatzaren 20rako, Espainiako estatutarako azken hauteskundeetan EAEn ordezkaritza lortu zuten alderdi politikoekin. Bilera horietan, sindikatuok proposamen bat aurkeztuko diegu alderdiei, Diputatuen Kongresuan zuzenketa bat aurkez dezaten. Zuzenketa hori onartuz gero, gure herrialdean euskal langile publikoen enplegua eta soldatak erabakitzea ahalbidetuko luke.

Bi hilabete baino gehiago igaro dira sektore publikoko azken greba-egunetik;milaka langile publikok politika publikoak aldatzea, zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, lan-baldintzak hobetzea eta Madrilek ezarritako betoak ezabatzea eskatu zuten. Deialdiak arrakasta izan zuen arren, sindikatu deitzaileek salatu nahi dute ez direla urratsak ematen ari norabide horretan aurrera egiteko.Gasteizen zein Madrilen gobernatzen duten alderdi politikoen erabakiak kontrako norabidean doazela.

Esate baterako, Gasteizko Legebiltzarrean, PNV eta PSEren aldeko bozkekin, 2024rako onartutako EAEko Aurrekontuen Legearen 19. artikuluan berariaz jaso da soldaten eta enpleguaren arloan Madrilek hartzen dituen erabakiekiko menpekotasuna. Hau da, nahiz eta estatu-mailan oinarrizko legerik ez egon gai horretan eskumen horiek mugatzen dituenik, Jaurlaritza osatzen duten alderdiek behartu dute Eusko Legebiltzarra mugatzea bere autogobernu-ahalmena sektore publikoan, eta Madrilen etorkizunean hartzen diren erabakien mende jartzea.

 

«  Maiatzaren 27an  mobilizatzera deitzen dugu »

 

Bestalde, Madrilgo Diputatuen Kongresuan, ez dago aurrekontu Legerik. Hala ere, 8/2023 Lege Proiektua negoziatzen ari dira, Ukraniako eta Ekialde Hurbileko gatazketatik eratorritako neurri ekonomiko eta sozialak hartzeko eta lehortearen ondorioak arintzeko. Bada, Sozialista eta Sumar taldeak zuzenketa bat aurkeztu diote proiektu horri, Madrilek ezarritakoez bestelako soldata-igoerak negoziatzea eragozten duena. Euskal alderdi politikoek ez dute lege-proiektu horri zuzenketarik aurkeztu muga hori eragozteko, eta ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuok argi daukagu langile publikoek beren lan-baldintzak hemen erabakitzea ahalbidetuko duten ekimenak aurrera eraman behar dituztela.

Hori dela eta, sindikatuok aldebiko bilera-sorta batera deitu ditugu alderdi politikoak, lege horretan zuzenketa bat sar dezaten. Zuzenketa horrek Madrilek ezarritako betoa kentzea ahalbidetuko luke, eta sektore publikoko langileen enpleguaren eta lan-baldintzen arloko beharrak hemen erabakitzea ahalbidetuko luke.

Bestalde, deialdia egin dugun sindikatuok elkarretaratzeak egingo ditugu EUDELen aurrean, 10:30ean, eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean, 11:30ean, maiatzaren 27an, euskal erakundeei eskatzeko Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritza huts gisa funtzionatzeari utz diezaiotela, beren eskumenak erabil ditzatela, zerbitzu publikoak indartu ditzatela, pribatizazioak alde batera utz ditzatela, enplegu publikoa sor eta finka dezatela eta euskal herritarrei kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak bermatzen dizkieten langile publikoen lan-baldintzak hobetu ditzatela.

Azkenik, deialdia egin dugun sindikatuok lehen aipatutako Legea Diputatuen Kongresuan bozkatu bezperetan ere mobilizatzeko asmoa dugu.

 

Aski da Correoseko langileak derrigortzea aseguru pribatuak saltzeko!

Correos-en kudeaketa txarra eta langileek aseguru pribatuak saltzeko jasaten dituzten presioak salatzen ditugu, enpresak posta-zerbitzu publikoaren funtzioei arreta egiten ez Irakurri

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak

Osasun Sailburuaren propaganda: 2026rako promesak, gaurko murrizketak 2026 otsailak 02 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua: ez dugu propaganda gehiago behar, ezta Irakurri

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia 2026 urtarrilak 19 Emergentziak-Osakidetzan egiten ari diren legez kanpoko barne-hautaketa prozesuak berehala geldiarazteko eskatzen Irakurri

TUVISA-ko gerentziaren aldaketak elkarrizketa eta negoziazioa ekartzea espero dugu

TUVISA-ko gerentea kargutik kentzea elkarrizketa-etapa berri bat irekitzeko aukera bat da, negoziazio-blokeoak eta lan-harremanen narriadurak urteak iraun ondoren. Langileen presioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55