Gaur egun egun ez dago inolako mugarik Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek zerbitzu publikoak eta langileen soldata eta enplegua hemen ez adosteko. Alderdi politikoei eskatzen diegu hemengo aurrekontuetan langileen aldarrikapenak eta herritarren beharrak lehenesteko. Ez dute aitzakirik.

 

« Alderdi politikoei eskatzen diegu bozkak baliatu ditzatela Madrilen negoziatuko diren aurrekontuetan  hemen negoziatzeko  betorik ez sartzeko »

 

Gaur sektore publikoan deitutako grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da, eta horren adibide garbia izan dira EAEko hiru hiriburuetako sindikatuek deitutako manifestazio jendetsuak (27.000 bat langilerekin), “Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu“ lelopean.

Urriko greba ondoren aurrerapauso txikiak eman dira, hala nola, hainbat esparruetan mahai negoziatzaileak deitu dira, eta EAJk PSOErekin inbestidura akordioan jasotzen da euskal langileen enplegua eta soldata hemen erabakitzeko aukera. Greben eta mobilizazioen jarraipen zabalak lortu du hamarkada baino gehiagotik itxita zeuden bideak zabaltzea. Baina, aurrerapauso horiek ez dira nahikoak, eta erakusten dute borondate politikoarekin, ezinezkoa eta ilegala zena, posiblea eta legala bilakatzen dela.

 

Eskaera bikoitza

Bide horretan, sindikatuok, gaurkoan, eskaera bikoitza egin dugu:

  • Ostegunean, abenduaren 21ean, EAEko aurrekontuak bozkatuko dira eta ez dago inolako aitzakiarik langileen aldarrikapenak eta herritarren beharrak ez lehenesteko, Madrilen gaur ez baitago aurrekontuetan inposatutako inolako mugarik.

  • Sindikatuok euskal alderdi politikoei eskatzen diegu bozkak baliatu ditzatela Madrilen negoziatuko diren aurrekontuetan ez dadin betorik ezarri hemen zerbitzu publikoak, enplegua eta soldatak adosteko.

 

« Erakunde eta alderdi politikoek  politika publikoak aldatu behar dituzte  zerbitzu publikoen alde »

 

Politika publikoak aldatu

Era berean, milaka langile publikoek ozen salatu dugu zerbitzu publikoen gainbehera, lan baldintzen okertzea eta horrek herritarren arreta kalitatean duen higadura. EAEko erakunde eta alderdi politikoek politika publikoak aldatu behar dituzte zerbitzu publikoen alde, eta horretarako ezinbestean, bertako langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabaki behar direla. Zehazki, honako hau aldarrikatu dugu:

  • % 10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.

  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea , behin-behinekotasuna % 8raino txikitzea.

  • Lan kargak arintzea eta plantillen osasuna bermatzea.

  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.

  • Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean.

 

Grebaren jarraipena

Hezkuntza

Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan grebak jarraipen oso zabala izan du. Unibertsitatez kanpoko hezkuntzari dagokionez, grebaren jarraipena %60 ekoa izan da. Aipagarriak dira irakas jarduera ia osotasunean geldirik izan duten ondorengo ikastetxeak irakasleriaren gehiengo zabal batek greba egin duelako: Salburua, Koldo Mitxelena edo Judimendi Gasteizen, Lezoko Herri Eskola, Alakartasuna edo Intxaurrondo Gipuzkoan eta Elorrio edo Itxasoko ama Bizkaian.

Heziketa Bereziko langileen erdiak baino gehiagok babestu du greba, Portugaleteko Zubeldian, Bermeoko San Frantziskon, Gasteizko Salburuan edo Irungo Txingudin erabatekoa izanik; eta Sukalde eta Garbiketako langileei dagokionez, jarraipena plantillaren erdia baino gehiagokoa izan da oro har. Aipatzekoa da zenbait sukalde itxita egon direla sukaldarien %100k greba egin duelako, esaterako, CEP Mendia Balmasedan, Unkina Galdakaon, San Inazio Bilbon edo Gain zuri Urretxun, Intxaurrondo Donostin edo Elizalde Oiartzunen.

Haurreskoletan langileriaren %70 ingururen babesa izan du grebak. Haurreskola askotan, besteak beste Gasteizko Aranbizkarra, Landaberde, edo Mariturri, Bilboko Miribilla edo Sanchez Marcos eta Donostiako Anoeta eta Zuloaga edo Bergarako Haurreskola.

EHUn ere jarduera akademikoa oso urria izan da, leku askotan azterketetarako gutxeineko zerbitzuak izanik emandako jarduera bakarrak. Jarraipen ia osoa fakultate batzuetan, magisteritza kasu. Ikasgelategietan jarduera oso eskasa hiru lurraldetan. Adminditrazio eta zerbitzuetako langileen artean lekuz leku jarraipen desberdina, baino zerbitzu guztietan izan du eragina.

 

 

Udal/ foru esparrua

Aurretik genituen datuak berretsi dira, eta grebaren jarraipena oso zabala izan da. Eskualde desberdinetako udal handienetan jarraipena oso esanguratsua, horien artean aipagarriak hiru hiriburuetakoak. Gipuzkoan:Hernani, Astigarraga, Arrasate, Zarautz,Tolosa, Beasain,Oñati, Ordizia, Anoeta, Azpeitia, Bergara, Urretxu, Usurbil, Lazkao, Antzuola, Sasieta mankomunitatea, Legorreta, Debagoieneko mankomunitatea, Urretxu Zumarraga euskaltegia, Garbitania zero zabor, Idiazabal. Bizkaian: Barakaldo, Bermeo, Ortuella, Trapaga, Markina, Lekeitio, Gernika, Basauri, Igorre, Berriz eta Arrigorriaga. Araban: Agurain, Laudio eta Amurrio.

 

Osakidetza

Osakidetzan ezarritako gutxieneko zerbitzuek erabat baldintzatu dute grebaren jarraipena. Izan ere, milaka langileri ukatu egin zaie grebarako eskubidea, % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarrita. Aurreko deialdietan bezala, grebaren eragina handiagoa izaten ari da Lehen Arretan, batez ere pazientearen arretako langileen artean, Arreta maila honetan azpimarratu behar dugu osasun zentro batzuk itxita daudela, hala nola San Martin eta Salburua Gasteizen; eta Casco Viejo, Bolueta, Zorroza, Buenavista, Castaños, Trapaga eta Zalla Bizkaian. Horrez gain, jarraipen oso zabala izaten ari da Gipuzkoako hainbat osasun zentroetan, hala nola, Azkoitia, Ataun eta Alegi.

Ospitaletan, gutxieneko zerbitzuek eragin handiagoa dute, eta jarraipena txikiagoa izaten ari da. Hala ere, Zumarragako Ospitalean ebakuntza gelak itxita daude, eta laborategian zerbitzu minimoak bakarrik daude lanean; Mendaron ebakuntza gela bat dago itxita ere; baita Urdulizeko ospitalean ere; Gorlizeko Ospitalean biltegiak, X izpiak eta kanpo kontsultak itxita daude; Santa Marinan garbikuntza, zelariak eta matenimendua %100ean daude greban; Basurton anatomia patologikoa, zelarien retena eta Areilzako zelariak %100ean greban; Santiagoko ospitalean, kategoria ez sanitarioetan, zerbitzu minimoak daude lanean bakarrik; Osasun Mentalean, jarraipena txikiagoa izaten ari da. Hala ere, azpimarratzeakoa de Arabako Osasun Mentaleko Sarean, jarraipena zabala izaten ari dela eta Bizkaian, adibidez, Ortuellako Osasun Mentalko Zentroa itxita dagoela.

 

 

Komunikabide eta garraio publikoa

Komunikabide eta garraio publikoei dagokionez, greba jarraipen zabala izaten ari da lehen ordu hauetan. Horren adibide da irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa, informatiboak, bakarrik emititzen ari direla. Garraio publiko ez pribatizatuan ere, Eusko Tren, Metro, eta Donostibusen greba jarraipen oso zabala eta Tuvisan erabatekoa izaten ari da zerbitzu minimoak bakarrik lan egiten ari direlarik.

 

Administración General y en la Administración de Justicia

Administrazio Orokorrean eta Justizi administrazioan jarraipena zabala ere izan du baina herrialdeka eta esparruka aldakorra, hemen esparru honetan salatu behar dugu, Bilbon Gran Vía 85n ertzaintzak greba eskubidearen aurka izandako jarrera. Estatuko langileen esparruan jarraipena apalagoa izan da.

 

El 16 de marzo manifestaciones por una sanidad pública y de calidad

Animamos a participar este sábado 16 de marzo en las manifestaciones que se celebrarán en Gasteiz, Bilbao y Donostia en Irakurri

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40