ESK-k bat egiten du azaroaren 11n egingo diren mobilizazioekin. osasun publiko duin eta kalitatezkoaren alde osasun pribatura dirurik ez ateratzeko.

 

 

«  Osasuna  ez da merkatu-ondasun bat, eskubide unibertsal bat baizik »

 

Zaintza sistema publiko, duin eta kalitatezkoa bermatuko duen osasun publiko berri baten alde administrazio publiko osoaren lankidetzatik.

2023an OPA Herri Plataformak Osasun Publikoaren aldeko plataformen koordinakundekook manifestu bat kaleratu genuen, Euskal Osasun Sistema Publikoak urteetan jasan duen narriadura plazaratzeko. Euskal sindikatuen gehiengoak eta eragile sozial ugarik bat egin zuten manifestuarekin, eta gurekin batera 2023ko apirilaren 22an EAEko hiru hiriburuetan antolatu genituen manifestazio arrakastatsuetan parte hartu zuten. Orain aurrerapauso bat ematea erabaki dugu, eta osasungintza publikorako eskatzen ditugun norabide aldaketarako konponbi-deak mahai gainean jarri nahi genituzke.

 

Eredu berria

Mugimendu feminista defendatzen duen bezala, gu ere ziur gaude konponbidea zainketa-sistema integral, publiko eta kalitatezkoa ezartzean datzala, bizitzaren etapa guztiak bermatuko dituena, eta hori guztia eragindako administrazio publikoen arteko lankidetzatik sortu behar dela.

Uste dugu behar-beharrezkoa dela eredua aldatzea, eta ziur gaude herritarren partaidetzatik sortu behar dela.

  • Beharrezkoa da osasuna politika guztietan txertatzea eta gure bizi-baldintzak zehazten dituzten faktoreei heltzea.

  • Guztiz publikoa den osasun-sistema bat egituratu behar da, kalitatezko eta bidezko irisgarritasun unibertsala bermatuko duena.

  • Gaur egun ia existitzen ez den osasun-kudeaketako gardentasuna bermatu behar da, edonork ulertzeko moduko datuak emanez.

  • Kudeaketa horrek demokratikoa izan behar du, maila guztietan herritarren parte hartzea eta kontrola bermatuko duten egiturak sortuz.

 

Horretarako, gure ustez, ezinbestekoa da Lehen Mailako Arreta (LMA) birsortzea, osasun-asistentziako sistemaren giltzarri bihur dadin, eta ez bakarrik sarrerako ate huts. Eta horretarako:

  • Lehen Arretako lan talde berak paziente baten osasun-arazoen jarraipena egin ahal izatea (longitudinalidadea).

  • Sarbide-ekitatea bermatzea, arreta presentziala lehenetsiz.

  • Beharrezkoak diren baliabideez hornitu behar da (finantzaketa nahikoarekin, aurrekontu sanitarioaren % 25era handituta), eta lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko arrakala gutxituz.

  • Antolatzeko autonomia zabala ematea, eta sistema publikoa herri txikien errealitateari egokituz.

  • Eskainitako zerbitzuak handitzea, osasunean ekitatea bermatzeko: mentala, lanekoa, komunitarioa, prebentiboa, aho-hortzetakoa, fisioterapia, geriatria...

 

 

« Osasun publikoaren  murrizketa-politikak  itxaron-zerrenden epeak izugarri luzatzea ekarri du »

 

Osakidetzaren plangintza eta kudeaketa politiko arduragabea

Osakidetzaren egungo egoera arduradun politikoek egindako plangintza eta kudeaketa politiko arduragabearen eta negatiboaren emaitza da.

15/97 Legeak, erakunde pribatuak osasun-laguntzan sartzea ahalbidetu zuenak, egoera hau larriagotu egin du.

Osasun publikoaren murrizketa-politikak, espezialista bat eskuratzeko itxaron-zerrendak eta ebakuntza kirurgiko bat egiteko epeak izugarri luzatzea ekarri du.

Ezin dugu inondik inora onartu zerrenda horiek murriztea zerbitzuen pribatizazioaren kontura, edozein trikimailu erabilita ere, hala nola klinika pribatuetara edo kontzertuetara desbideratuz, edo "peonaden" bitartez. Osasuna ez da merkatu-ondasun bat, eskubide unibertsal bat baizik.

  • Orain arte egin diren pribatizazio guztiak geldiaraztea eta lehengoratzea eskatzen dugu.

  • Bateraezintasun medikoa berreskuratu eta indartzea, eta baliabide publikoak hobeto aprobetxatzea aldarrikatzen dugu.

  • Era berean, mutualitateek berriki 2 osasun-sistema desberdin sortzeko erabili duten estrategia salatzen dugu, bata gainfinantzatutako konpontzailea biztanleria aktiboarentzat, eta bestea deskapitalizatua gainerako herritarrentzat.

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, osasun publikoan herritarren hizkuntza eskubideak erabat bermatzea ere eskatzen dugu.

 

 

Azaroaren 11n mobilizazioak

Proposatzen dugun osasungintza-eredu berri horren sorrera aldarrikatzeko, OPA Herri Plataformak koordinakundeak, manifestu honekin bat egin nahi duten gizarte eragile guztiekin batera, dei egiten diegu herritarrei 2023ko azaroaren 11n, larunbata, Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte har dezaten.

Azaroaren 11an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.

  • Bilbo 12:00etan Bihotz Sakratua
  • Gasteiz 12:00etan Bilbo plaza
  • Donostia 17:00etan Boulevard

 

OPA Herri Plataformak Osasun Publikoaren aldeko plataformen koordinakundea

 

Osakidetzak biltegiak pribatizatu nahi ditu oraingoan

Osakidetzak biltegiak pribatizatu nahi ditu oraingoan 2024ko otsailak 20 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen du, oraingoan biltegiak. Irakurri

Martxoaren 12an greba EAEko sektore publiko osoan

Zerbitzu publikoak indartzeko eta soldata eta enplegua hemen adosteko eragiten jarraitzeko, martxoaren 12an greba EAEko sektore publiko osoan. Irakurri

277 milioi gutxiago Lehen Arreta eta plantillentzako

277 milioi gutxiago Lehen Arreta eta plantillentzako 2024 otsailak 17 Lehendakariak eraikinak inauguratzen dituen bitartean, sailburuak ez ditu plantillak handitu Irakurri

Negoziatzeko borondate ezaren aurrean, martxoaren 12an greba sektore publikoan

Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak diru bilketetan errekorra eta aurrekontuetan superabita dutenean, langileen behin-behinekotasunak muga historikoa gainditu ditu ( %44) eta erosteko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39