ESK-k hilabeteak daramatza Emergentziak-Osakidetzako egungo kudeatzaileek langileak planifikatu eta ordezkatu ez dituztela salatzen.

 

« ESK-k Emergentziak-Osakidetzaren kudeaketan erabateko aldaketa eskatzen du »

Izan ere, abuztuaren 9an salatu genuen Arrasateko ZIU mugikor medikalizatua mediku fakultatiborik gabe egon zela abuztuaren 5eko gauean. Bada, pertsonen bizitza arriskuan jartzen duena egoera hau, berriz errepikatu da abuztuaren 27ko igande gauean, 21: 00etatik 9: 00etara.

ESKren ustez, ulertezina da medikalizatutako bizi-euskarri aurreratu gisa katalogatutako zerbitzu batek bere figura nagusia ez izatea, Debagoieneko eta inguruetako biztanleen artean segurtasun-gabezia nabarmena sortuz. Are gehiago zuzendaritza-taldeko pertsonak zeregin horiek egiteko prestatuta daudenean eta beste alde batera begiratzen dutenean.

Giza baliabideen aurreikuspen eta planifikazio falta hori izan da Oscar Aller zuzendari kudeatzaileak eta haren zuzendaritza-taldeak aurrera eraman duten joera orokorra. Kudeaketa horren ezaugarria inposizioa, gardentasun eza eta langileen lan-baldintzen prekarizazioa dira; kudeaketa horrek herri honetako herritarren bizitza arriskuan jartzea dakar ondorio gisa.

Kudeaketa horren emaitza da Arabako biztanleei egin dieten iruzurra, uda baino lehen Langraizko Suhiltzaileen Parkean ZIU mugikor berriak funtzionatuko omen zuen. Dirudienez, irailean hasteko asmoa dute, zerbitzua zein langilek emango duen, txandak eta egutegia zein izango diren jakin gabe.

ESK-k egungo zuzendaritza-taldearen dimisio-eskaera berretsi du, jakin badakigulako zuzendari kudeatzailearen kargu-uzteak ez duelako konponduko Emergentziak-Osakidetzak dituen arazo larriak.
Era berean, ESK-k Emergentziak-Osakidetzaren kudeaketan erabateko aldaketa eskatzen du, langileen lan-baldintzak duinduko dituena, langileen benetako gehikuntza defendatuko duena eta bizitzak salbatzea eginkizun duen zerbitzua indartuko duena.

 

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51