Euskotreneko Zuzendaritzak behar diren antolaketa-neurriak hartu behar ditu ezartzen ari den prekarizazio-dinamika zuzentzeko. Ostegun honetan, uztailaren 20an, lanuzteak 7:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

 Lanuzteak Euskotren

 

«  Uztailaren 20an  GREBA deitu dugu 7:00etatik 9:00etara eta 18:00etatik 20:00etara »

 

Euskotreneko Zuzendaritzak beharrezko antolaketa neurriak hartu behar ditu, jasaten ari garen dinamika prekarioa birbideratzeko. Langileen ezinegon orokorra oso justifikatua dago jarraian aipatzen ditugun arrazoiengatik:

  • Beharrezkoa den langile kopuruan eta dagokion prestakuntzan aurreikuspen eza.

  • Esku Lanaren kudeaketa negargarria.

  • Trenbideko geltokiak husten ari dira.

  • Gehiegizko konputo eta larunbat gauengatik egiten diren atseden eskaera gehienak ukatzen dira.

  • P-3 eta bogien B-3 mantenua Euskotreneko langileekin egiteko konpromisoa ez da betetzen.

  • Hitzarmen Kolektiboa, epaitegietako erabaki edo sinatutako adostasun batzuk ez dira betetzen.

  • Egiturazko hutsune asko bete gabe dago.

  • Hitzarmenean jasotako 15.Artikulua errespetatu gabe aldi baterako lanpostu hutsak betetzen dira.

  • Lanaldiaren murrizketarako eta egokitzapenetarako jartzen diren eragozpenak.

  • Tailer eta Geltokietarako lan-poltsa aktiborik ez dago.

  • Euskotreneko erabiltzaileei eta langileei eragiten dieten segurtasun arazoak.

 

Langileon sufrimendua eta estresa

Ez dira hauek AGORTUTA dauden langile askori sufrimendua eta estres egoerak sortzen dizkieten arrazoi bakarrak.

  • Epe labur, ertain eta luzerako neurriak behar ditugu.

  • Esku Lana kudeatzen duten arloetako arduradun trebatuak behar ditugu.

  • Geltokietan langile gehiago behar dugu.

  • Gure segurtasuna eta bidaiariena bermatzeko neurriak behar ditugu.

  • Lana eta bizitza pertsonala uztartu behar ditugu.

  • Egiturazko lanpostu guztiak bete behar ditugu.

  • Langile guztiak bere plazan egotea behar dugu.

  • Behin-behineko lanpostu hutsak betetzeko, etxeko hurbilketak behar ditugu.

  • Guzti hori eta gehiago behar dugu.

 

Uztailaren 20an lanuzteak Euskotrenen

Negoziaziorako bideak amaitzen direnean, greba egiteko eskubidea bakarrik gelditzen zaigu. Greba, entzun gabeko aldarrikapena da. Etsipenean erori gabe mobilizatu behar gara
eta horixe egingo dugu.

Esandako guztiagatik, uztailaren 20an GREBA deitu dugu goizeko zazpietatik bederatzietara eta arratsaldeko seitatik zortzietara.

 

Uztailaren 20an, greba!

 

ESK - CGT - Independienteak

 


 

Langile gehiago, nagusi gutxiago

Uztailaren 20an, Euskotrenen, goizeko 7:00etatik 9:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara lan usteak egingo ditugu.

Zuzendaritzaren kontrataziorik, aurreikuspenik eta plangintzarik ezaren ondorioz:

  • Geltokietan arreta komertzialik gabe jarraitzen dugu.
  • Atzeratutako oporren, antzinatasun-egunen, gehiegizko orduen eta abarren eskaerak ukatzen diren bitartean, gure atsedenak alde batera uzteko eskatzen digute.
  • Soldata murrizketak.
  • Hitzarmenean irabazitako eskubide-murrizketak.

Arrazoiak soberan ditugu GELDITZEKO.

Uztailaren 20an 11:00etan Zazpi-Kaleko geltokian egingo den kontzentraziora joateko deia ere egin nahi dizuegu.

Anima zaitez!


ELA - CGT - Independienteak - ESK

 

Lanuzteak Euskotrenen prekarizazioaren aurka

Euskotreneko Zuzendaritzak behar diren antolaketa-neurriak hartu behar ditu ezartzen ari den prekarizazio-dinamika zuzentzeko. Ostegun honetan, uztailaren 20an, lanuzteak 7:00etatik 9:00etara Irakurri

Euskotreneko hitzarmenaren ezarpena eskatu dute

Euskotreneko langileek bere hitzarmenaren ezarpena aldarrikatu dute; sindikatu eta zuzendaritzak artean sinatu zuenetik bost hilabete pasatu baitira. Irakurri
  • 1