Lan-baldintzetan hobekuntzak eta kalitatezko posta-zerbitzu publikoaren garapenarekin enpresaren borondate ezaren aurrean, azaroaren 28an Correos-en greba deitzea erabaki dugu.

 

 

« Azken urteotan  erosteko ahalmenaren galera sekulakoa izan da   »

 

Postarien lan-baldintzak okerrera

 

Lan-baldintzetan hobekuntzak eta kalitatezko posta-zerbitzu publikoaren garapenarekin enpresaren borondate ezaren aurrean, azaroaren 28an Correos-en greba deitzea erabaki dugu CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuok.

Correoseko plantillaren baldintzak okerrera egiten jarraitzen dute, gero eta gehiago. Egoera jasanezina bihurtu da. Azken urteotan, erosteko ahalmenaren galera sekulakoa izan da, % 20 inguru lan-kontratuko langileentzat eta % 25 funtzionarioentzat, eta horrek kolektiboa LGSra hurbiltzen du modu arriskutsuan. Langileen gabezia sistematikoa eta etengabeko presioak lan-giro osasuntsu eta seguruan lan egitea eragozten dute, bai eta komunitatearen aldeko kalitatezko zerbitzu publikoa ematea ere.

IV. Hitzarmen Kolektiboa eta Funtzionarioentzako Akordioaren negozioazioaren bitartez (gaur egungo araudia 2011n sinatu zen), lan baldintza nagusiak hobetzea lortu nahi dugu, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna. Correoseko Zuzendaritza aldiz, gorabeheraz betetako negoziazio bat garatzen ari da, eta ez ditu argi aipatzen bere planteamenduak, agertu dituzten apurrak zeharo kaltegarriak direlarik, hala nola lanaldi-modalitate berriak sortzeko asmoa, eta, zehazki, lanaldi zatitua ezartzearena.

 

Sindikatuen aldarriak


Hurrengo Hitzarmenaren negoziazioari aurre egiteko errebindikazio-taulako eskarien artean, mobilizazioen eta greben egutegiaren muina direnak, honako hauek nabarmentzen dira: soldatak KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula eratzea, asteko 35 lan orduen ezarpena, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta mende honetan galdutako milaka lanpostuak errekuperatzea.

Era berean, erakunde deitzaileok instituzioei zuzendutako aldarrikapenak ere jasotzen ditugu, hala nola Posta Zerbitzu Unibertsala emateko aurrekontu-partida handitzea – urtez urte murriztuz joan da, gaur egun 110 milioira jaitsi arte – eta Correoseko lan-kontratuko langileak Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan sartzea.

Helburua da neurri horiek garatuz premia larriko hobekuntzak lortzea, Correosen izaera publikoa blindatzea, eta ziurtatzea bere jarduera gizartearen beharrak asetzera bideratutako zerbitzuetan zentratua egongo dela.

 

«  Azaroaren 28an lehen urratsa egingo da . Zuzendaritzak uko egiten badio gure eskaerei erantzuteari gatazkaren hasiera baino ez da izango »

 

Greba eta  mobilizazioak

 

Azaroaren 28an lehen urratsa egingo da. Correoseko zuzendaritzak uko egiten badio posta-plantillaren eskaerei erantzuteari, eta SEPIk eta Gobernuak beste alde batera begiratzen jarraitzen badute, gatazkaren hasiera baino ez da izango.

Kontzentrazioak azaroak 28, astelehenean, Correos-eko bulego nagusien aurrean:

  • 12:00. Sarasate pasealekua. Iruñea
  • 11:00. Urkixu Zumarkalea, 19. Bilbo
  • 11:00. Urdaneta, 7. Donostia
  • 11:00. Postas, 9. Gasteiz

 

Hitzarmen eta akordio bidezkoaren alde

Posta zerbitzu publiko baten alde

 

Azaroak 28 greba Correos-en

Lan-baldintzetan hobekuntzak eta kalitatezko posta-zerbitzu publikoaren garapenarekin enpresaren borondate ezaren aurrean, azaroaren 28an Correos-en greba deitzea erabaki dugu. Irakurri

Gipuzkoako Correoseko greba bertan behera gelditu da

Correoseko langileok erabaki dugu urtarrilaren 3, 4 eta 5erako aurreikusitako greba bertan behera uztea enpresak gure eskakizunak onartu dituelako. Irakurri

Greba Gipuzkoako Correosen urtarrilaren 3, 4 eta 5ean

Barrutiak eta banaketa-atalak desagertzearen eta enplegua suntsitzearen aurka; kontratazio txikiagoaren, lan-eskubideen narriaduraren eta osasunerako arriskuen aurka. Irakurri

Kontratazio eza Gipuzkoako Correosen

Kontratazio falta salatzen dugu. Langile falta dela eta, banaketa ezin da amaitu eta egunetan banatu gabeko eremuak sistematikoki uzten dira. Irakurri
  • 1
  • 2