Epaile batek Osakidetzari esan dio osasun-zerbitzu publikoaren pribatizazioa ez kamuflatzea, berregituraketa teknikoak edo antolakuntzakoak balira bezala.

 

Osakidetzaren pribatizazioa

 

« Ekonomia-aurrezkia ezin da aitzakia izan funtzionatzen duten eta  bizitzak salbatzen dituzten zerbitzuak desmuntatzeko  »

 

Justiziak jarri behar izan du bere lekuan Sagardui sailburuak zuzentzen duen Osasun Saila. Zartada gogorra izan da; ziur gaude kontseilaritzaren, lehendakaritzaren eta aholkularitza-enpresa pribatuen arteko deiak ugariak izan direla azken egun hauetan. Zer gertatu da? Galdetuko diote heuren buruei…

 

Pribatizazioa kamuflatua

Bada, gertatu dena da epaile ausart batek idatziz jarri duela ESK-k eta sindikatuok hamarkadetan salatu duguna. Garrantzi eta izaera politikoko erabakiak ezin dira berregituratze tekniko edo antolaketazkotzat hartu.

EAJk eta PSEk “lankidetza publiko eta pribatura” zabaldu nahi badute, edo, bestela esanda, osasun publikoa pribatizatu nahi badute, beren hauteskunde-programetan ohartarazi dezatela. Bien bitartean, abstenitu daitezen. Eta noizbait Osakidetza merkatuaren esku jartzeko tentazioa badute, pasa daitezela parlamentutik.

 

Bizitzak salbatzen dituzten zerbitzuak

ESKtik epailearen hausnarketa txalotzen dugu, ekonomia-aurrezkia ezin da aitzakia izan funtzionatzen duten eta bizitzak salbatzen dituzten zerbitzuak desmuntatzeko, Basurtoko Bihotzeko Kirurgia kasu.

Nolanahi ere, Basurtun gertatu dena beste atal bat besterik ez da gobernu neoliberal honen ekiteko moduan, kapital handiak, kasu honetan nazioz gaindiko aholkularitza-enpresa handiek, agintzen duenera baitago.

ESIen sorrera lehen arretarako suposatu duen hondatzearekin, Urdulizekoa bezalako pribatizazioak (azkenean ESKk geldiarazi zituen arren), itxaron-zerrenden negozioa, Osakidetzaren digitalizazioa, kontratazio-zerrenden kudeaketa… negozioa, negozioa, negozioa.

 

Kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu!

 

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak 2026 apirilak 12 Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Egun gutxiren buruan, ESK Osakidetzaren webgunean ikasteko, Irakurri

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez!

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez! 2026 martxoak 24 Arabako ESIko zuzendaritzak Txagorritxuko sukaldeko 5 pertsona kaleratzea proposatu du, nahiz eta Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49