Langile publikoen soldatak eguneratzeko garaia da, bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunen prezioa igotzen den moduan. Zerga-sistema progresiboa defendatzen dugu, baita soldata-igoerak birbanatzeko aplikazioa ere, diru-sarrera txikienak dituzten langileak konpentsatzeko.

 

 

 

« Alderdiek Madrilgo kontuak onartu dituzte  langile publikoen erosteko ahalmena gutxituz  »

 

Langile publikoek %20a galdu dute

Espainiako gobernuak, CCOO eta UGT estatuko sindikatu nagusien oniritziarekin, 2022, 2023 eta 2024 urteetarako langile publikoen soldatak igotzea onartu du. Igoera horrek eros-ahalmenaren galera progresiboa ia %20koa izatea dakar, 2010etik geroztik. Era berean, KPIarekin bat datozen eta azken urteotan jaso ez diren zenbatekoetan eragina dute.

STEILAS eta ESK sindikatuek argi daukagu langile publikoen soldatak eguneratzeko garaia dela, bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko ondasunen prezioa igotzen den moduan. Kezka handiz ikusten dugu porposamenik eza, gutxien dutenek eta gehien kobratzen dutenek neurri berean jasan ditzaten bizitzaren garestitzearen ondorioak. Bada garaia mekanismoak proposatzeko, hala nola igoera portzentual linealak, handitu beharreko soldata-masa osoaren zati bat guztiei berdin ordain dakien. Zerga-sistema progresiboa defendatzen dugu, baita soldata-igoerak birbanatzeko aplikazioa ere, diru-sarrera txikienak dituzten langileak konpentsatzeko.

PSE, Elkarrekin Podemos, EAJ, Geroa Bai eta EH Bildu alderdiek Madrilgo kontuak onartu eta Hego Euskal Herriko erakunde handi guztietan gobernatzen dute. Horietako batzuetan, historiako gobernu aurrerakoienak aipatzen dituzte, eta beste batzuetan, berriz, abertzaleenak eta autogobernuaren defendatzaileenak. Argi dagoena da denek baliatzen dituztela gizartearen aurkako legeak, eta erosahalmenaren galera eragiten dutela zerbitzu publikoei eusten dieten langileen artean.

 

sektore publikoa

 

« Gobernuak, enplegu publikoa sortu beharrean,  zerbitzuen pribatizazioa  sustatzen du »

 

Aitzakirik ez, aldaketak nahi ditugu

Aitzakia gehiagorik ez, norabidea aldatzeko ordua da. Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalari entzuteko unea da, baita langile publikoen eros-ahalmena bermatzen ez duen eta berriztapen-tasak ezabatzen ez dituen edozein aurrekontu baztertzeko unea ere, tasa horiek beharrezkoa den enplegu publikoaren sorrera mugatzen jarraitzen baitute.



Gobernuak, enplegu publikoa sortu beharrean, zerbitzuen pribatizazioa sustatzen du, lankidetza publiko-pribatua edo sistema publiko komunitarioen defentsa bezalako formulen bidez.

Mariano Rajoyren Alderdi Popularrak onartutako lege bidegabeak baliatzen dituzte, hala nola Espainiako ekonomiaren desindexazioarena, negoziazio kolektiborako eskubidea mugatzeko (baita funtzio publikoan baino prekarietate handiagoa jasaten duten kontratuetan ere).



 

Elkarretaratzea

Horregatik guztiagatik, STEILAS eta ESK sindikatuok elkarretaratzea egingo dugu datorren ostegunean, azaroak 17, 10:00etan, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Bertan, gure hausnarketa eta politikak aldatzeko eskaera helaraziko diegu PSEko, Elkarrekin Podemoseko, EAJko eta EH Bilduko talde politikoei.


 

Congelación salarial, calentamiento laboral. Zerbitzu publikoak defendatu!

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60