Igandean 26 denok Bilbora, Lehen Arretaren defentsan eta Kalitatezko osasungintza publiko duin baten alde!

 

 

Sagardui sailburuak alde egin behar du. Aurreko astean egindako adierazpenetan agerian utzi zuen osasun sailak lehen arretarekiko duen proiektua gaurko eta biharko arazoen gainean ezer ez egitearena dela, ondoren sarraskitik salbatzen dena gestionatzeko.


Sailburuaren adierazpenak oso argiak izan ziren, horregatik erantzuna ahobatekoa izan da; sindikatu, elkarte profesionalak, pentsionistak, auzo elkarteak eta oposizioko alderdiak oso haserre ageri dira. Lehendakariak berak atera behar izan du Sagardui anderearen adierazpenak zuzentzera. Ezetz diozku Lehendakariak; gaizki ulertu geniola. Lehen Arretan inbertsioa handituko dutela, kontratazio berriak egingo direla, asken batez, Lehen Arreta indartuko dutela.

ESKan Lehendakariaren hitzak sinetsi egin nahi genituzke, baina susmoa dugu maniobra politiko hutsa dela, subkontzienteak edo gehiegizko konfiantzak sailburuari eragin zion irristaketaren ondoren kalteak murrizteko. Adierazpenen joan-etorri honen erdian, Osasun Sailak “Grant Thornton” enpresa aholkulariak ildo politikoa ezar diezaion, 40.000 euro gastatu dituela jakinarazi dugu.


ESK-rentzat hau oso larria da. Baina nork agintzen du hemen? Nor dago bolantean? Lehen arretaren eta osasun publikoaren etorkizuna, hau da, guztion osasuna, interes pribatuen esku uzten ari dira, eta ez dute zalantzarik izango euren irabaziak gure osasunaren aurretik jartzeko. Herri-subiranotasuna pribatizatzen ari dira. Aholkularitza-enpresa hauek zehazten dituzte sailburuak aurreratzen dizkigun “kultura-aldaketak”; arreta jasotzeko gehiago mugitu beharko garela, zerbitzu-orduak murriztuko dizkigutela, espezialitateak kontzentratuko dituztela... Lehendakariaren hitzak benetakoak balira, lehen arreta indartzearen aldeko apustua egingo balute, ez liokete aholkularitza-enpresa bati ordainduko murrizketak agintzeko.


ESK-rentzat, Osasun Sailak eta Osakidetzak norabide-aldaketa egin behar dute berehala. Publikoaren aldeko apustu argia egin behar da, eta interes pribatuei atea itxi. Baina norabide-aldaketak ez dira bakarrik gertatzen; horregatik, Osakidetzako langileak eta herritar guztiak animatzen ditugu datorren igandean, ekainak 26, eguerdiko 12:00etan Bilboko kaleak betetzera.

 

La propaganda del Consejero de Salud: promesas para 2026, recortes para hoy

La propaganda del Consejero de Salud: promesas para 2026, recortes para hoy 02 febrero 2026 Consejero de Salud del Gobierno Irakurri

El gran desastre de la subrogación de Tolosa y Elgoibar

El gran desastre de la subrogación de Tolosa y Elgoibar 19 enero 2026 Exigimos la paralización urgente de los procesos Irakurri

CCOO, UGT y CSIF deciden las condiciones del personal público sin escuchar

Es hora de extender las luchas a todas las administraciones, locales, forales y autonómicas, y a todas las empresas públicas Irakurri

Ambulancias 100% públicas en Osakidetza ¡Ya!

Ambulancias 100% públicas en Osakidetza ¡Ya! 02 diciembre 2025 Animamos al personal del transporte sanitario y a la ciudadanía en Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53