Konponbiderik aurkezten ez duen eta herritarrei Lehen Arretaren amaierarko prestatzen joan daitezela ohartarazten dien kontseilari batek ezin du minutu bat gehiago ere egon karguan.

 

Gotzone Sagardui dimisioa

 

« Gotzone Sagardui, Osasun Publikoaren  zatirik mamitsuena pribatizatzeko  EAJren proiektua burutzeko aukeratu den pertsona da »

 

Sagardui sailburuak hurrengo urteetarako duen Lehen Arretaren gainean duen ikuspegiari buruz egin dituen adierazpenen ondoren, ESK sindikatuak bere berehalako dimisioa eskatzen du.

 

Lehen Arretako pribatizaziorantz

Sailburuak Lehen Arretaren egoera tamalgarria fenomeno meteorologiko bat balitz bezala baztertzen du, eta horren aurrean, hiritarrei proposatzen dien gauza bakarra egokitzea da. ESKrentzat, kontseilari honek profil politiko handiena eta profil kliniko-asistentziala txikiena dauka, karguan aritu direnen guztien artean, eta hori ez da hutsala. Osasun Sistema Publikoaren zatirik mamitsuena, Lehen Arreta, esku pribatuen menpe jartzeko EAJren proiektua burutzeko aukeratu den pertsona da.

Ez da plan bakar bat ere egin aurreikus zitekeen profesionalen falta konpontzeko. ESK sindikatuak hamarkada batzuk daramatza puntu hau salatzen, eta Inclan sailburuak ere ohartarazi zuen jada 2015ean. Hamarkadak eman dituzte ezer egin gabe, eta orain saihestezintzat saldu egin nahi digute. Baina ekimenik eza ez da kasualitatea, eta , kasu honetan bai, hamarkadetan planifikatzen aritu diren zerbaiten ondorioa izan da: Lehen Arretaren pribatizazioa.

 

«  Nahiz eta hamarkadatan ezer egin gabe egon, oraindik  badira konponbideak »

 

Ayuso eredua

Ildo horretatik, ESKk salatu nahi du sailburuak “eredu berria” deitzen duena Osasun Publikoa eraisteko ibilbide-orri liberala gauzatzea besterik ez dela. Hori dela eta, bat dator Ayuso ereduarekin, eta politika horietan eskutik helduta doaz.

Hainbat hamarkadatan ezer egin gabe eta desinbertsioaren ondorioz, irtenbidea ez da erraza. Baina badira konponbiderik. Eta profesionalei entzutetik pasatzen dira; Lehen Arreta erakargarri egin behar da. Giza baliabideez eta baliabide ekonomikoez hornitzea, lan baldintzak duintzea, kupoak duintzea, artatze zuzeneko orduak murriztea, formazio eta ikerketarako orduak gehituz. Ezinbestekoa da harreman hierarkizatuekin amaitzea eta zentroei autonomia ematea.

Autonomiari dagokionez, onartezina da erabaki korporatiboak inposatzea; esate baterako, udan osasun-zentro guztien itxiera aurreratzea, herritarrei arreta murriztuz eta plantillaren
eskubideak kaltetuz, esparru askotan zentroek uda jada planifikatuta zeukatenean, eta ordu-murrizketa gutxiagorekin.

 

Osasun kontseilariaren dimisioa

Queremos denunciar también los recortes en el ámbito hospitalario que las centralizaciones que promueve la consejera van a suponer en cuanto a plantilla y servicio, ejemplo claro es el desmantelamiento de la Cirugía Cardiaca del Hospital de Basurto.

Por todo esto, ESK exige la dimisión inmediata de la consejera de Salud, Gotzone Sagardui. Así mismo anunciamos que impulsaremos y participaremos en todas las dinámicas encaminadas a confrontar este modelo liberal del PNV que busca dejar la salud de la ciudadanía en manos de la empresa privada y el capital.

Era berean, sailburuak ospitaleetarako proposatzen dituen zentralizazioak suposatuko duten personal eta zerbitzu murrizketa salatu nahi dugu. Basurtoko Bihotz Kirugiaren adibidea kasu.

Horregatik guztiagatik, ESKk Gotzone Sagardui Osasun kontseilariaren dimisioa exijitzen du berehala. Era berean, aditzera ematen dugu herritarren osasuna enpresa pribatuaren eta kapitalaren esku utzi nahi duen EAJren eredu liberala alderatzera bideratutako dinamika guztiak bultzatuko eta horietan parte hartuko dugula.

 

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak 2026 apirilak 12 Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Egun gutxiren buruan, ESK Osakidetzaren webgunean ikasteko, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50