Lan Ikuskaritzak HSSko anbulantziak (Osakidetzak, Ambulancias La Pau bitartez Araban azpikontratatutako enpresa) zigortu egin du langileen ordezkaritzari informazioa emateko betebeharrak ez betetzeagatik.

 

La Pau anbulantziak

 

«  Eusko Jaurlaritza : "Dena ondo dago" »

 

Arabako anbulantzien larrialdi-zerbitzuko langileen ordezkaritzak, Osakidetzak Ambulancias La Pau SCCL enpresarekin azpikontratatzen duena, azken bi urte hauetan agerian utzi du enpresatik jasotzen duten informazio falta, gutxieneko arauak bete eta zaintzeko eskumenak gauzatu ahal izateko eta zerbitzu horretako langileen eta erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Bi urte horietan, behin eta berriz jakinarazi zaie egoera enpresako zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzako kontratazio-organoari, hark zaindu eta bermatu behar duelako lan-harremanen arloko gutxieneko xedapenak, eta zerbitzu horretako segurtasun- eta osasun-arlokoak ere bete egiten direla.

 

Eusko Jaularitzari bost axola

Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen jarraitzen duen bitartean, "dena ondo dago" lelopean, Arabako Lan-ikuskaritzak bere etxeko lanak egin ditu eta ordezkari horiek egindako salaketa egiaztatu du, Ambulancias La Pau SCCL zigortuz, 2021eko urrian egindako errekerimenduari jaramonik ez egiteagatik eta langileen ordezkariei lan-harremanen eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan beren lana egin dezaten gutxieneko eta beharrezko informazioa ez emateagatik.

Etorkizunean Eusko Jaurlaritzak konpromiso eraginkorragoa hartzea espero dugu, eta, gutxienez, langileen ordezkariek egiten ditugun salaketak egiaztatzea, guztiok diru publikoarekin ordaintzen dugunarekin zerikusia duen guztia kontrolatzen eta betetzen dela zaintzen baitugu.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51