Administrazioen abusuei irtenbidea emateko, finkotasuna Finkotasunaren alde gaude gehiegikerien irtenbide gisa. Epaitegietan eta kaleetan defendatuko dugu. Maiatzak 10 elkarretaratzea Gasteizko Udalan.

 

Finkotasuna

 

Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, aurreko Egonkortze Dekretuekiko aurrerapena izan arren, administrazio publikoetan kontratazioaren abusu orokorra dagoela onartzen duelako, ez du jasotzen 2019ko martxoaren 19ko epaian jasotakoa.

Epai horren arabera, “finkatzeko edo egonkortzeko hautaketa-prozesuak ez dira egokiak sektore publikoan aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera prebenitzeko eta zigortzeko, eta, beraz, ez datoz bat 1999/70/CE Europako Zuzentarauarekin; izan ere, finkatzeko hautaketa-prozesu horiek ez dute inolako eragin negatibo zigortzailerik abusua egin duen Administrazio Publikoarentzat, eta ez dira onuragarriak abusu horren biktima diren langile publikoentzat”; lege honen babesean deitutako hautaketa-prozesuak lehia askekoak baitira.

 

Nahigabeko partzialtasuna eta soldata-arrakala

Bestalde, 20/2021 Legeak Administrazio Publikoak behartzen ditu hautaketa-prozesu horietan aldi baterako eta etenik gabe gutxienez 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan beteta egon diren plaza guztiak sartzera, dedikazio-ehunekoa edozein dela ere.

Horrek esan nahi du Administrazio Publikoek lanaldi partzialeko plazak eskainiko dizkietela oposiziogileei. Administrazio publikoek prekarietatearen eta gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalaren aurkako borrokaren abangoardian egon beharko lukete, baina nahigabeko partzilatasuna eta soldata arrakala instituzionalizatzearen sustatzaileak izango dira, eta horren aurka egiten dute demagogikoki beren legeetan eta berdintasun-planetan. Ez dezagun ahaztu lanaldi partzial horiek emakumeek betetzen dituztela gehienetan.

Langile eta hiritar bezala, onar al dezakegu gobernuek eta haien Administrazio Publikoek Europako auzitegien eta erakundeen epaiak eta zuzentarauak ez betetzea? Onar al dezakegu nagusiki emakumeek betetzen dituzten lanaldi partzialeko enpleguak finkatzea?

 

« Gehienetan, gehiegikeria sufritu duten plaza guztiak  ez dira azaleratzen ari  »

 

Abusua jasan duten langileen alde

ESK kontsolidazio-prozesuen negoziazioan parte hartzen ari da, sektore publikoan aldi baterako kontratazioaren gehiegizko erabilera jasan duten langileen interesak defendatuz, eta kalitatezko enplegu publikoaren defentsan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzetan eta prekarietaterik gabe.

Prozesuen lehen zatia oso modu desberdinean gauzatzen ari da administrazio eta enpresa publikoetan, eta gehienetan ez dira agertzen atera behar diren plaza guztiak. Gure kezka, gainera, oso handia da bigarren negoziazio-blokearen aurrean, prozesuen oinarrien blokea, non gure indar guztiekin borrokatzea behartuta gaude, administrazio eta enpresa publikoen aldetik kontratazioan gehiegikeriak jasan dituzten langileen kaleratzeak ahalik eta gehien saihesteko, iruzurraren biktimentzako baldintza onuragarrienak defendatuz, bai merito-lehiaketetan, bai oposizio-lehiaketetan.

 

Elkarretaratzea Gasteizko Udalan

ESK-k finkotasunaren aldeko apustuari eutsi dio, gehiegikeriaren irtenbide gisa, eta kaleetan zein epaitegietan defendatzen jarraituko du, abusuaren aurkako EBJAk kontratazioan emandako epaiei muzin egin eta soldata arrakala betikotzen duen lege baten kontra.

Datorren maiatzaren 10ean, asteartea, 9:00etan San Martingo bulegoen aurrean egingo dugun asanblada-kontzentrazioa izango da hurrengo hitzordua.

Zuen zain gaude!!

 

El 16 de marzo manifestaciones por una sanidad pública y de calidad

Animamos a participar este sábado 16 de marzo en las manifestaciones que se celebrarán en Gasteiz, Bilbao y Donostia en Irakurri

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40