Urtarrilaren 23ko Lehen Arretaren aldeko manifestazioekin bat egiten dugu.

 

Osakidetzako Lehen Arretaren alde

 

Gure arduradun politikoek Lehen Arretarekiko izan duten urteetako utzikeri eta eraiste jasangaitza kolapsoa eta estutasuna eragin dute Covid olatu berri honen aurrean. Kudeaketa negargarria, atzetik aspaldiko egiturazko defizita dakarrena eta murrizketa eta desberdintasunetan sakontzen duena.

EAJk aurrera eramandako politikek Lehen Arreta ahultzen ari ziren aurrekontu urri baten bidez; baliabideak gure ospitaleetara bideratzen ziren bitartean, gure Osasun Zentroak hiltzen uzten zituzten. Egoera horren ondorioz, ESKk, beste eragile sindikal batzuekin eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformarekin batera, hainbat mobilizazio bultzatu zituen, 2019an greba deialdiekin amaitu zirelarik.

Egun hauetako seigarren olatua tsunami bilakatu da, eta gure Lehen Arreta suntsitzen ari da Osakidetzako arduradunek haien murrizketa neurriekin jarraitzen dutelarik (urrian 4.000 profesional kaleratzea, patologia kronikoak dituzten pertsonei kontsultak etetea, diagnosi-probak atzeratzea, osasun-zentroetako lan-kargen areagotzea txertatze eta arakatzaile lanekin, etab.).

 

«  Mobilizaziora deitzen dugu  Lehen Arretaren alde »

 

Konfrontazio-eredu berriak

Egoera horren aurrean, ESKk gure Lehen Arretaren alde mobilizatzera dei egiten du. Lehen Arretak auzoan egin behar du lan, elkarteekin batera, eta Osasun Komunitarioa eta Osasunaren Prebentzioa eta Sustapena sustatu behar ditu. Horregatik, ESK sindikatuarentzat, elkarte-sareak, auzo-elkarteek, Osasun Publikoaren aldeko plataformak izan behar dira borroka horren protagonista, eta ESKk dei egiten diren mobilizazio guztiak sustatu, bultzatu, babestu eta horietan parte hartuko du.

ESKn uste dugu sektoreko sindikatu nagusiek zuzendutako borroka-eredu zaharrek ez dituztela lortu espero ziren emaitzak. ESKk borroka eta konfrontazio-eredu berriak proposatzen ditu, izan ere, 2020ean egindako mobilizazio guztiak, 2021eko urtarrilaren amaieran greba-egun batekin amaitu zirenak, ez zuten lortu Osakidetza eta bere arduradunen pandemiaren ingurukan egiten ari ziren kudeaketa aldatzea; horren adierazgarri da, hain zuzen ere, urte bat geroago zein egoeratan utzi duten gure Osasun Publikoa eta, batez ere, Lehen Arreta.

 

Urtarrilaren 23an manifestazioak

ESKk bultzatzen duen borroka-eredu berri honen esparruan, gure afiliazioari eta herritar guztiei dei egiten diegu urtarrilaren 23an, 12:00etan, EAEko hiru hiriburuetan gure Lehen Arretaren aldeko manifestazioekin bat egin dezaten.

 

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Osakidetzako 2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak 2026 apirilak 12 Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Egun gutxiren buruan, ESK Osakidetzaren webgunean ikasteko, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50