Ez dugu onartuko klase politikoak ekarri digun kolapso-egoera hau. Edo politikak aldatzen dira edo egun batzuetako greba egin beharko da.

 

 

2020ko maiatzean, Covid-19 pandemiaren hasieran, artikulu bat idatzi genuen. Bertan azken urteetan egindako murrizketek gure osasun-sistemaren erantzuna baldintzatuko zutela salatu genuen. Ibilbide horretan, inbertsio eta pertsonal-defizit estrukturala duen, eta, logikoki, gainkargatuta eta agortuta amaitu duen Lehen Arretako sistema bat aurkitu dugu, bateragarria ez dena gutxieneko arreta-kalitatearekin, eta nekea eragiten duena, bai pskilogikoki, bai fisikoki.

Egoera hau diskurtso sindikala izatetik diskurtso ofiziala izatera igaro da, Eusko Jaurlaritzak protokoloak berriro aldatu dituenean, osasun-kolapsoa aitortuz eta autozainketaren alde eginez, estrategia zehatzik gabe eta osasun-krisiak gainditutako arduradunekin. Nork bere burua zaintzeko protokoloak, zeinetan, kasurik onenean, Covid duen pertsonak bere burua kudeatu beharko baitu lan bajatik, kontaktu guztiekin arakatze lanak egin arte, Euskadi.eus webguneko inprimakiak betez. Gaixotasun egoera horretan halako zereginetarako gogoa edo gorputza balego bezala.

 

« Eredu honen helburua  gastuak etengabe murriztea  da, langileak gainkarga egoeran jartzen ditu eta pazienteekiko harremana, prebentzioa eta osasun publikoa alde batera uzten ditu »

 

Osasun eredu neoliberala

Pandemiaren kudeaketa nola egin den eta haren emaitzak zeintzuk izan diren ikusteko, egoera horri aurre egiteko eskura izan ditugun baliabideak egokiak izan diren baloratu behar dugu, eta aztertu behar dugu zer faktorek lagundu duten osasun-erantzuna izan zitekeena eta izan behar lukeena saihesten, gure osasun-profesionalen ahalegina eta oinarrizko zerbitzuen inplikazioaren gainetik.

Osakidetzak berehala utzi zuen Alma Atako osasun komunitarioaren eredua, eredu neoliberalak besarkatuz, eredu ekonomizista (gerentzialista) batetara eraman gaituena. Eredu honek 90eko hamarkadan heldu zen puntu gorenera, Iñaki Azkuna Osasun sailburua zela. Neoliberalismoarena berezkoa den eredu honek, gastuak murriztea bilatzen du etengabe, osasun-profesionalei gainkarga-egoera eraginez. Horrek pazienteekiko harremana, prebentzioa eta osasun publikoa alboratzen ditu, osasun-eredu komunitarioa ahaztuz eta baztertuz.

 

Ospitale-zentrismoa

Dinamika hauek, gaur egungo eredu ospitale-zentristara eraman gaituzte; inbertsio astronomikoak egin ditugu superteknologietan eta azpiegitura-obra handietan, gutxi batzuen negozioen mesederako. Teknologien gehiegizko erabilera horrek gaixotasun jakin batzuen gaindiagnostikoa eragiten du, hau da, gaixoen bizi-kalitatea inoiz kaltetuko ez duten baina dauzkagun artsenal terapeutiko osoarekin tratatzen diren lesioen detekzioa. Hala, ospitaleetako arretaren gastua handitu egiten da, Lehen Arretraren aurrekontuaren kaltetan.

Horren guztiaren ondorioak osasun-sistemaren desarautzea eta pribatizatzea dira, osasungintza publikoa enpresa-politiken menpe jartzea, osasun-langileen eskubideen urraketa, Lehen Arretako egungo eredua agortzea, alferrikako osasun-gastua areagotzea eta kalitatea eta herritarrentzako eskuragarritasuna hondatzea.

 

«  Lehen mailako arreta indartu  behar dugu aurrekontuaren % 25aren laguntzarekin, burokratizazioa kendu eta deszentralizatu behar dugu, komunitate-jarduera eta ospitaleekiko koordinazioa bultzatu behar ditugu, eta ebazteko gaitasuna handitu behar dugu »

 

Lehen Arretaren arazoa; sarrerako atea eta euste-dikea

Krisi honetan, ahaztu egiten da Lehen Arreta dela Covid artatze-gune nagusia. Ez dira ez ZIUak, ez eta ospitaleak ere. Covid kasu ia guztiak Lehen Arretatik igaro dira. Horietatik guztietatik, zati txiki bat bakarrik bukatu da solairuan ospitalizatua, eta gutxiago oraindik ZIUetan. Ahaztu egiten da, halaber, Lehen Arretaren ahaleginik gabe ospitale-eremua lehen olatutik kolapsatuta legokeela.

Orain osasun komunitarioaren garaia da; herritarren parte-hartzea sortu eta horren aldeko apustua egin behar da, eta herritarrak inplikatu behar dira kutsadurak kontrolatzeko erantzukizun sozialean eta banakakoan. Osasuneko Lehen Arreta indartu behar dugu, aurrekontu osoaren %25aren laguntzarekin, desburokratizatu eta deszentralizatu egin behar dugu, jarduera komunitarioa eta ospitaleekiko koordinazioa bultzatu behar ditugu, eta ebazteko gaitasuna handitu. Gainera, Osasun Publikoa eta osasuna sustatzeko estrategiak Erakunde Sanitario Integratu guztien zuzendaritzan sartu behar dira.

 

Osakidetzako lehen arreta: gelditu abiarazteko

 

Non gaude?

Gaur egun, Oinarrizko Osasun Laguntza kolapsatuta dago. Gizabanakoen askatasun indibidualei eta erantzukizun komunitarioari buruzko eztabaida dugu mahai gainean. Era berean, olatu berrien egoera normaltzat hartzeko zenbait medikuntza-sektoreen planteamenduak ditugu, hemendik aurrera Covid-a gripea bezalala artatzeko.

ESK-n uste dugu ezin dela lan egin pandemiaren amaieraren aurrean gaudelako hipotesiarekin. Inork ez du kristalezko bolarik eta espekulaziotan ibiltzea ziurgabetasuna sortzen du eta murrizketa berriei bidea irekitzen die.

Covid birusak aldaera berrietarako etengabeko joera duen birusa da, komunitate guztiak kutsatzen ditu, kasu iraunkorrekin ezgaitasuna sortzen du eta urtaroz kanpoko sei edo zazpi olatu sortu ditu jada. Gaur egungo aldaera, Omicron, infekziosoagoa da, baina itxuraz arinagoa, eta, hala ere, Europa osoan, ZIUetara bidaltzen ari da biztanleria, eta jendea hiltzen ari denez, kontuan hartu behar da Omicronetik kutsatutako sei edo zazpi lagunetatik bat Covid-iraunkorra izango duela. Beraz, arduragabekeria iruditzen zaigu guardia arinegi jaistea.

 

« Edo arduradun politikoek bira bat ematen dute eta inbertitzeko beharra onartzen dute, edo  egun batzuetako greba  egin beharko dugu »

 

Zer egin?

ESKtik abian jartzeko gelditu egin behar dela planteatzen dugu, aski dela esan behar dugu. Honaino heldu garela. Ez dugu egoera hau onartzen jarraituko. Arduradun politikoek aldaketa bat egiten dute eta Lehen Arretan inbertitzeko beharra onartzen dute, behar bezala dimentsionatuz eta benetako jarduera-planak dituzten baliabideez hornituz, komunitateari zuzendutako osasun-eredu publiko unibertsalerantz, behar adina inbertituz edo Lehen Arretan egun batzuetako grebarekin gelditu behar izango da. Sindikatuok, auzo elkarteek, profesionalen plataformek, honaino heldu garela esan behar dugu. Osasuna eskubidea da eta Lehen Arreta defendatzen da.

 

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuek gaizki biltzen dute eta okerrago birbanatzen dute. Ostegun honetan, abenduaren 19an, arlo publikoaren aldeko apustua egingo Irakurri

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik

Osakidetza aldatu etika eta zintzotasunetik 2024 azaroak 12 Botoa eskatzen dizugu zintzotasunez lan egiteko lan-baldintza duinen alde eta guztiok zainduko Irakurri

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa 2024 urriak 31 Osasun Irakurri

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean 2024 urriak 19 ESKren lehen balorazioa etsigarria da: Mahai honen metodologia opakua eta baztertzailea da. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45