Debagoiena Ospitaleko eta Zerbitzu Zentraletako Zuzendaritzak ez dute bilera deitzaileekin batzartu nahi izan, beraz, gaur, azaroak 29, greba mugagabea hasi dute anestesia zerbitzuan.

 

 

Deba Goiena ESIko Anestesia Zerbitzuan greba-deialdia iragarri ondoren, bertako Zuzendaritza eta Zerbitzu Zentraletakoak ez dute bilera deitzaileekin batzartu nahi izan euren nagusitasuna berriz ere agerian utziz.

Hori dela eta, gure argudioak berretsi besterik ez ditugu egiten, eta deialdia egiten jarraitu eta greba mugagabeari azaroaren 29an (astelehena) ekin behar diogu.

Gure zerbitzuko egoera ez da salbuespena. Osakidetzako gainerakoetan lan egiten duten gainerako lankideek ere jasaten dituzte prekarietate-baldintzak eta Buruzagitzen jarraibideekiko mendetasuna; izan ere, haien interes pertsonalak nagusitzen dira herritarrei eman beharreko osasun-arretaren gainetik. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren bermea, laguntza eta jarraibideak dituzten buruzagitzak.

 

« Lan Baldintzak Arautzeko Akordioa  betetzea  eskatzen dugu »

 

Comienza la huelga de anestesistas en el hospital de Alto Deba

 

Gure aldarrikapenak argiak dira

  • Plantilla egokitzea, kontratu duinak dituzten espezialista gehiago kontratatuz.

  • Hitzarmen arautzaileak (3) jasotzen dituen guardiak egitea, modu ekitatiboan banatuta eta familia-kontziliazioa erraztuta.

  • Lanaldi murriztua duten langileen guardien murrizketa proportzionala (kontziliazioa).

  • Aurreikusi ezin diren kontingentziengatik guardia gehiago egin behar badira benetako lanordu gisa zenbatuak izan daitezela.

  • Lan- eta guardia-egutegia bi hilabete lehenago jakinaraztea, akordio arautzaileak dioen bezala.

 

Besterik gabe, Lan Baldintzak Arautzeko Akordioa betetzea eskatzen dugu, eta zuzendari medikoak hori betetzeko eta betearazteko asmorik ez duela ikusita, dimisioa berehala ematea eskatzen dugu.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51