Urtebete baino gehiago darama Anestesiako Zerbitzuak langileen defizit iraunkorra eta egungo Zuzendaritzaren kudeaketa zabarra salatzen.

 

 Anestesisten greba Debagoieneko Ospitalean, langile faltagatik

 

Zuzendari mediko Agirre doktoreak bere eginkizunak bere gain hartzeak nabarmen okertu du zerbitzuaren funtzionamendua, eta langileen eskubideak urratu ditu, hala nola, Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 28.2 artikulua ez betetzea, guardien gehieneko kopuruari dagokionez, edo 35. artikulua, lan-karteldegiak bi hilez behin nahitaez izateari dagokiona. Azkenik, Zerbitzu honetako langileak Akordio Arautzaile horretan jasotzen direnak baino guardia gehiago egitera behartzea egoera salbuespenezkoa dela aldarrikatuz. Ez dugu erantzunik jaso Asistentzia Zuzendaritzari jakinarazi zaionetik.

Lan-baldintzen etengabeko zapaltze jasanezin horren aurrean, eta horiei konponbidea emateko gai ez den Zuzendaritza baten entzun nahi ezaren ondorioz, Anestesiako Zerbitzuko langileek greba mugagabe baterako deialdia egitea erabaki dute, gure aldarrikapenak bete arte. Aldarrikapen horien helburua ez da soilik gure lan-baldintzak duintzea, sareko edozein ospitaletan lan egiten duten gainerako lankideenak ere duintzea baizik. Hona hemen lan baldintza horiek laburbilduta:

  • Plantilla egokitzea, kontratu duinak dituzten espezialista gehiago kontratatuz.

  • Hitzarmen arautzaileak (3) jasotzen dituen guardiak egitea, modu ekitatiboan banatuta eta familia-kontziliazioa erraztuta.

  • Lanaldi murriztua duten langileen guardien murrizketa proportzionala (kontziliazioa).

  • Aurreikusi ezin diren kontingentziengatik guardia gehiago egin behar badira, benetako lanordu gisa zenbatzea.

  • Lan- eta guardia-egutegia bi hilabete lehenago, akordio arautzaileak dioen bezala.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51