Indarrean dagoen Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan Eskaintza Publikoan ustez izandako irregulartasunak salatu ditu ESK-k, eta esleipena kautelaz geldiarazteko eskatu du.
Joan den irailaren 22an, ESK sindikatuak salaketa penala aurkeztu zuen Bizkaiko Probintzia Fiskaltzaren aurrean, ustez delitu diren hainbat gertakariren berri izan ondoren, Bizkaiko Foru Aldundian indarrean dagoen enplegu publikorako deialdiari buruz.
Salatutako gertakariak, zehazki, albaitaritzako espezialitateko hiru lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoak dira. Sindikatuak fiskaltzaren esku jarri dituen frogen arabera, badirudi foru-erakundeko goi-mailako hainbat funtzionariok hitzartutako ekintza bat izan zela, eta bitarteko funtzionario bat izan zela onuraduna.
Fiskaltzari jakinarazitako egitateak ariketa praktikoaren lehenengo frogari buruzkoak dira. Proba honen formulazioa deigarria da, izan ere Lurralde Historikoan benetan existitzen den abeltzaintzako ustiategi bat aipatzen zen. Horretaz gain ontzat emandako erantzuna ez zetorrela bat Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako erreferentziazko araudiaren aplikazioarekin ikusteak alarma gorria piztu zituen.
« Epaimahai ebaluatzaileko kide ez den funtzionario batek modu erabat irregularrean parte hartu zuen idazketan eta zuzenketan»
Espezialitate honetako ariketa praktikoa 2020ko azaroaren 30erako deitu zen. Aste batzuk lehenago, urte bereko urriaren 29an, norbait sartu zen diputazioak kudeatutako animalia-ustiategien erregistroan, eta ebatzi egin zituen bertan lehen proba praktikoari buruzko gaiak. Jarduera hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren mendeko SITRANen (Animalien Trazabilitate Sistema Integralean) erregistratu zen. Proba praktikoaren xede den abeltzaintzako ustiategiaren espedienteari buruzko jarduketak 2020ko azaroaren 25ean ezabatu ziren, proba egiteko egun gutxi falta zirenean.
Fiskaltzari emandako dokumentazioa
Fiskaltzari emandako dokumentazioan argi geratzen da epaimahai ebaluatzaileko kide ez den funtzionario batek modu erabat irregularrean parte hartu zuela ariketa praktiko horren idazketan eta zuzenketan.
Gure aldetik, gaur egun ez dakigu nork ebatzi zuen aplikazio informatikoan proba praktikoa, ezta nork erabili zuen ere. Zalantzarik gabe, bertarako sarbidea duen norbaitek egin behar izan zuen, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionario batek. Era berean, inolako zalantzarik gabe, hautaketa-prozesuan parte hartu zuen erakunde horretako bitarteko funtzionario bakarra da proba hori gainditu zuen pertsona bakarra.
Hautaketa-prozesu horretan, ESK sindikatuak eredu bera hauteman du iruzurraren susmopean dauden beste prozesu batzuekin. Berriz ere, epaimahai kalifikatzaileko kide gehienak erakunde bereko funtzionarioak dira, eta, berriz ere, ez dugu zorroztasun handirik ikusi probak egitean ezta horiek zuzentzeko irizpide objektiboak ezartzean ere.
ESK sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu egin dio kautelaz geldiarazi dezala albaitaritzako espezialitateko hiru plazen behin betiko esleipena, salatutako gertakariak erabat argitu arte.
Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz
Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
Correosen abusuaren aurrean planto egiteko unea iritsi da
Asparrenako Udalaren lanpostuak baloratzeko proposamena deusestatzen dugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46
- 47