Aldi baterako eta bitartekotasun-egoeran dauden langileentzako greba-deialdiari elkartasuna adierazten diogu, estatuko erakunde adiskideek deituta.

 

Zerbitzu publikoen alde eta enplegu publikoa egonkortzearen alde!

 

ESK eta STEILAS sindikatuok kanpaina bateratua egin dugu Euskal Herrian, zerbitzu publikoak defendatu, bultzatu eta balioztatzeko. Dinamika horretan, EAEko beste erakunde sindikal batzuekin batera, bat egin dugu zerbitzu publikoak, enplegu publiko sortzeko beharra eta administrazio publikoetako enpleguaren egonkortasuna defendatzeko mobilizazio- eta borroka-prozesu batekin. Enplegua egonkortzea, eta are gehiago, lege-iruzurrean oinarritutako enplegua egonkortzea, gure ustez ezinbestekoa baita arlo publikoa, guztiona, indartzeko.

Hori dela eta, animoz agurtzen dugu eta elkartasuna adierazten diogu aldi baterako eta bitartekotasun-egoeran dauden langileentzako greba-deialdiari, estatuko eta herri eta nazio lagunetako gure erakunde adiskideek eta sindikatu alternatiboek deituta, ekainaren 18rako, enpresa eta administrazio publikoetan lege-iruzur egoeran dagoen enplegua egonkortzearen alde, eta irtenbide bat ez diren lege-proiektuen aurrean.


Zerbitzu publikoen alde eta enplegu publikoa egonkortzearen alde!

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60