Bilerak eskatu ditugu Eusko Jaurlaritzarekin, Eudelekin eta euskal alderdi politikoekin, zerbitzu publikoak indartzeko, enplegu publikoa sortzeko eta Euskal sektore publikoko behin-behineko 60.000 langile kontsolidatzeko.

 

Refuerzo del sector público y consolidadción del empleo público en Euskadi

 

Manifestazio jendetsua izan da Gasteizko kaleetan, sektore publikoaren behin-behinekotasun tasa handiei konponbide erreal eta berehalakoak eskatzeko eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren amaiera eskatzeko.

 

Apirilak 22ko greba-egunaren ostean

ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta STEILAK sindikatuok deituta, sektore publiko osoan burututako mobilizazioen eta apirilak 22ko greba-egunaren ostean, Eusko Jaurlaritzak, instituzioek eta alderdi politikoek ez diete erantzunik eman sindikatuok eta greba eta mobilizazio horietan modu aktiboan parte hartu zuten euskal sektore publikoko milaka langileek egindako eskaerei.

Egoera horren aurrean, greba deitu genuen sindikatuok, bilerak eskatu ditugu gaur Eusko Jaurlaritzarekin, EUDELekin eta euskal alderdi politikoekin, haien esku dagoelako, eta ez beste inoren esku, zerbitzu publikoak indartzeko enplegu publikoa sortzea eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 60.000 langile baino gehiagori beraien enplegua kontsolidatzea.

Bilera eskaera horiek direla eta, manifestazio jendetsua izan da Gasteizko kaleetan, sektore publikoaren behin-behinekotasun tasa handiei konponbidea eskatzeko eta baita zerbitzu publikoen pribatizazioaren amaiera eskatzeko. Premiazkoa da behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 60.000 langile publiko baino gehiagoren enplegua kontsolidatzea, baita agintariek aitortzen ez dituzten milaka lanpostu azalaraztea ere.

 

Eusko Jaularitza erantzunik gabe

Eusko Jaurlaritzak, propaganda-adierazpenak alde batera utzita, langile horiek kontsolidatzeko benetako urratsik eman gabe jarraitzen du, eta, Europako behin-behinekotasun ranking altuenaren lehen tokian dagoen bitartean, pribatizazioaren aldeko apustuarekin jarraitzen du. Legebiltzarrean, Kidegoen eta Eskalen Lege Proiektuan barneratutako proposamen baten alde egiten jarraitzen du. Proposamen hori ez da nahikoa, eta behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten langile gehienak bere aplikaziotik at uzten ditu. Ez Mahai Orokorrean, ez eta mahai sektorialetan ere, ez du enplegu publikoa kontsolidatzeko bidean aurrera egiteko borondaterik agertzen.

Gainerako erakundeei eta euskal alderdi politikoei dagokienez, egun ez dugu proposamenik ikusten hemen, gure herrian, zein zerbitzu publiko nahi eta behar ditugun erabakitzeko, eta euskal enplegu publikoa kontsolidatzeko.

 

Mobilizazioak aurrera

Maiatzaren 14an adierazi genuen bezala, ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta STEILAS sindikatuok helburu hori lortzeko beharrezkoak diren mobilizazioak eta greba-egunak bultzatzen jarraituko dugu. Gogoratu behar da, gaurko manifestazioaren ostean, ekainaren 1ean elkarretaratzeak deituko ditugula EAEko sektore publikoko lan zentru guztietan, eta ekainaren 5ean manifestazioak deituko ditugula EAEko hiru hiriburuetan.

 

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta 2026 urriak 09 ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak… Irakurri

Lan-baldintza berdinak eskatzen ditugu Correoseko langile guztiontzat

Correoseko plantilla osoa EPOEen barruan sartzea exijitzen dugu, eta ezinbesteko zerbitzu publiko honi egunero eusten diogunok, gainerako enplegu publikoko langileen… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59