Apirilaren 22an greba EAEko sektore publikoan enplegu publikoa sortu eta milaka behin behineko langileen kontsolidazioa galdegiteko.

 

Apirilaren 22an greba EAEko sektore publikoan enplegu publikoa sortu eta milaka behin behineko langileen kontsolidazioa galdegiteko

 

Eusko Jaurlaritzak, gainerako instituzioek eta alderdi politikoek erantzun egokirik eman ez dutenez, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek greba-deialdia erregistratu dugu gaur goizean bertan.

EAEko zerbitzu publikoek bizi duten egoera larriaren aurrean, martxoaren 1ean, ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok publiko egin genuen greba deialdia, sektore publiko osorako, datorren apirilaren 22rako.

 

Enplegua suntsitzea eta behin-behinekotasuna

Zoritxarrez, hilabete bat baino gehiago igaro denean, esan dezakegu ez Eusko Jaurlaritzak, ez gainerako instituzioek, ez alderdi politikoek, ez dutela urratsik eman sektore publiko osoak jasaten duen behin-behinekotasunaren eta enplegu publikoaren suntsipenaren arazo larriari konponbidea emateko. Argi dago, erakutsitako borondaterik ezaren aurrean, mobilizazioa beste biderik ez digutela utzi; horregatik, gaur goizean bertan, apirilaren 22rako greba-deialdiaren erregistro ofiziala egin dugu. Sektore publikoa osatzen duten eremu guztiak daude deituak: Udalak, Foru Aldundiak, Osakidetza, Hezkuntza, Administrazio Orokorra, Justizia, Garraio Publikoa, Hedabide publikoak eta gainerako sektoreak.

 

Enplegua sortzea eta sendotzea

Enplegu publikoa sortzea eta sektore publikoko milaka behin-behinko langileen kontsolidazioa ezinbesteko aldarrikapena da azken urteetan martxan jarritako politikei aurre egiteko: murrizketak, austeritatea, pribatizazioak, lan-baldintzen prekarizazioa, enplegu suntsipena, eta gure sektore publikoaren etengabeko ahultzea, besteak beste. Izan ere, langile horiek urte luzez aldi baterakoak izan arren (behin-behinekotasun egoeran erretiratzera ere iristen dira), zerbitzu publikoak aurrera ateratzen dituzte egunero, eta horien ahalegina eta inplikazioa ezinbestekoa izan da egungo pandemiari aurre egiteko.

Administrazio guztietan daukagun behin-behinekotasun tasa onartezina da. Eusko Jaurlaritzak berak onartu du gure sektore publikoak Espainiako eta Europako behin-behinekotasun tasa handiena duela. Tasa %40tik gorakoa da, eta ez da salbuespena, administrazio, sektore eta eremu guztietan sistematikoki, modu orokorrean eta kasu askotan iruzurrez errepikatzen den errealitatea baizik.

Premiazkoa da egoera horri irtenbide egoki bat ematea; zalantzarik gabe, egun mahai gainean dauden lege proiektuak ez dira konponbide egokia, ez bait dira nahikoak. Gogoratu beharra dago, gainera, huts egin dutela, Auzitegi Konstituzionalak kontrako epaia eman baitu.

 

Greba eta mobilizazioak

Erantzun egokirik jaso ez dugun heinean, aurrera jarraituko dugu datorren apirilaren 22rako deitutako grebarekin. Aldez aurretik, apirilaren 15ean, elkarretaratzeak egingo ditugu lan zentruetan.


ELA-LAB-CCOO-SATSE-STEILAS-ESK

 

#FinkotasunaOrain

 

La Pau anbulantzietarako zigor berri bat

Arabako Lan Ikuskaritzak 12.000 euroko zehapena jarri dio berriro Ambulancias La Pau enpresari, laneko arriskuen prebentzioaren arloko bi arau-hauste larri Irakurri

Grupo La Pauk iragarritako errefortzuz berririk ez

Ez dugu inolako errefortzuren berririk, eta, hala izan balitz, ez zukeen legerik beteko. Enpresa pirata honek kontratazio-agiriak bete behar ditu Irakurri

De Miguel kasua: enpresa publikoak eta klientelismoa Euskadin

Alfredo de Miguelen kasua porrot sistemiko baten froga da. Beste funtzionamendu mota bat eskatzen dugu euskal enpresa eta fundazio publikoetan. Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27