Mobilizazioak hasten ditugu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, enplegu publikoa sortzearen, aldi baterako enplegua finkatzearen alde eta behin-behinekotasunaren abusuaren aurka.

 

+ estable + publico. Abusurik ez!

 

ESK, STEILAS, CNT, ELA, LAB, CCOO eta SATSE sindikatuek mobilizazio-dinamika bati ekin diogu, enplegu publikoa sortzearen alde, behin-behinekotasunaren abusuaren aurka eta aldi baterako enplegua eta hori pairatzen duten ia 60.000 langileak finkatzearen alde, apirilaren 22an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publiko osoan egingo dugun grebaren horizontearekin.

 

Martxoak 30 elkarretaratzeak

Datorren asteartean, martxoaren 30ean, apirilaren 22ko grebara deitu duten sindikatuok Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langile guztiak mobilizatzeko deia egiten dugu. Horretarako, hogeita hamar bat kontzentrazio antolatu ditugu erakunde eta administrazio publiko nagusien aurrean:

  • Osakidetzako ospitaleak eta osasun-zentroak
  • Ikastetxeak eta EHU
  • Foru eta Udal Administrazioa
  • Eusko Jaurlaritza

Dinamika horren barruan, dei egiten dizuegu martxoaren 30ean elkarretaratzeak edo beste edozein ekimen egin ditzazuen zuen lantokiko atean, argazki eta/edo bideo bat egin dezazuen eta sareetara igo ditzazuen Hashtag honekin #ZerbitzuPublikoenAlde, #Kontsolidazioa eta #PribatizaziorikEz, eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidal diezazkiguzuen. Bildutakoekin collage polit bat egingo dugu, prekarietatea eta behin-behinekotasuna salatzeko gure zerbitzu publikoetan.

Elkarretaratze horien ondoren, beste mobilizazio eguna egingo dugu apirilaren 15ean, greba egunaren atarian.

 

Zerbitzu publikoen defentsa

Mobilizazio prozesu honen helburua oso argia da: ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATZEA. Denbora luzea daramagu euskal zerbitzu publikoak nola ahultzen dutela ikusten, eta prozesu hori pandemia garaian ere ez da irauli.

Pribatizazioekin batera, langile publikoen kolektibo handiak behin-behinekotasun edo bitartekotasun baldintzetan mantentzea beste modu bat da herritar guztiei berdintasunezko arreta bermatzen dieten baliabide guztiak ahultzeko.

Egonkortasuna eta enplegu gehiago zerbitzu publikoak defendatzeko! Aski da, abusurik ez!!

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60