ESK eta STEILAS sindikatuok zerbitzu publikoak babesteko kanpaina aurkeztu dugu.

 

 

COVID-19ak agerian utzi ditu beste pandemia batzuk, sistema kapitalista heteropatriarkalari dagozkionak. ESK eta STEILAS sindikatuok ikusten dugu krisia langileen eta gehiengo sozialaren bizkar utzi dela, zerbitzu publikoak sistematikoki desegitearen eta lan-eskubideen etengabeko murrizketaren ondorioz. Murrizketa horiek are gehiago baztertu dute guztien bizitzaren zaintza, eta beste behin ere emakumeen gain gelditu da; izan ere, emakumeek, modu ikusezinean, bizitzari eusten baitiote, beren bizitza prekarizatzearen kontura.

Ez dugu deus ere ikasi bizitako egoera lazgarritik. Ez da inbertitu osasun, hezkuntza, zaintza… publikoak hornitzeko, baliabide gehiago eta hobeak izan ditzaten. Langileek ikusten dute, hainbat lan-erreformaren ondoren eta beren eskubideak murrizturik, enplegua galtzen dutela eta eskubideak urratzen dizkietela. Ez da bultzatzen ekoizpen eta kontsumo eredu berri bat, prekarietateari eta langabeziari funtsezko irtenbidea emateko.

 

Publikoa indartzea eta lehenestea

STEILASen eta ESKn uste dugu bizitza eta etorkizuna ditugula jokoan, eta uste osoa dugu borrokak eta mobilizazioak ezinbestekoak direla bizitza eta lan-baldintza duinak lortzeko,eta arlo publikoa indartzeko eta lehenesteko: osasuna, hezkuntza, zaintzak, pentsioak… Beharrezkoa da zainketa, osasuna eta hezkuntza funtsezko zerbitzutzat jotzea, eta horiek publifikatzea exijitzea eta zerbitzua emanen dela bermatzea, premien araberako aurrekontu-euskarri baten bidez. Eta, gogoeta horretan, aitortu behar dugu zainketen balioa, eremu publikoan guztiz gutxietsitako sektore feminizatu baten gutxiespena adierazten baitu eta, arlo pribatuan, berdintasunez ez banatzea funtsezko lanak gizonen eta emakumeen artean.

Bizi alternatiba bat eraiki behar dugu kapitalak eta gobernuek aplikatzen dituzten inposizio eta murrizketen aurrean, langileriari eta gehiengo sozialari inposatu nahi dizkietenak. Izan ere, osasun-krisia ordainarazten saiatuko dira, baita krisi ekonomikoa ere, aurreko finantza-krisian bezala. Enpresa handiek banatzen ari diren Europako laguntza-funtsak ere odolez ordainaraziko dizkigute, bankuei oparitutako dirua zerbitzu publikoen eta gizarte-eskubideen murrizketekin ordaintzen jarraitzen dugun bitartean.

 

Ahaleginak batu

STEILAS eta ESK sindikatuok planteatzen dugu, egungo egoerak eskatzen duen erantzukizunarekin, indarrak eta borrokak batzeko eta irizpide eta behar komunak lehenesteko beharra. Hezkuntzan eta osasunean garatu diren eta gauzatzen diren mobilizazio- eta borroka- esperientziek arrazoia ematen digute.Azken asteotan bizitako sindikatuen arteko desadostasunak ez dira ugaritu behar, ez baitute deustan laguntzen arestian aipatutako helburuak lortzeko. Orain, elkarrekin, zerbitzu publikoak defendatzeko eta funtsezko zerbitzuak (zaintzak barne) publifikatzeko kanpainari ekinen diogu. Era berean, gure lankidetza eskaintzen dugu zerbitzu publikoen defentsan espazio komunak eta borroka-dinamika bateratuak sortzeko.



Bizitzaren defentsan, defenda dezagun publikoa dena.

 

Kanpaina ikusi

 

 

 

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz! 2025 urtarrilak 15 Osakidetzako langile guztiak eta herritar guztiak animatzen ditugu Osasun Irakurri

Correosen abusuaren aurrean planto egiteko unea iritsi da

Eskuliburu honetan 10 jardunbide uzten dizkizuegu gure osasun fisikoa eta mentala zaintzeko. Correos-ek ez badigu kontraturik egin nahi, ezta baliabiderik Irakurri

Asparrenako Udalaren lanpostuak baloratzeko proposamena deusestatzen dugu

Asparrenako Udalaren proposamena ez dugu onartzen, feminizatutako lanpostuei balio handiagoa kenduko liekeelako eta kontratazio berriak diskriminatu egingo liratekeelako, soldata txikiagoa Irakurri

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuek gaizki biltzen dute eta okerrago birbanatzen dute. Ostegun honetan, abenduaren 19an, arlo publikoaren aldeko apustua egingo Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47