'STOP azpikontrazioa, STOP azpieskubideak' kanpainak segida izan du Petronorreko findegian ESK sindikatuak burututako mobilizazioarekin.
 

 


Aste honetan, Petronorreko eta haren azpikontratetako lankideek findegiaren aurrean konzentrazio bat egin dute, enpresako azpikontratazioen amaiera eskatzeko.

 

Azpikontratazioa Petronorren

Petronorren azpikontratazioa oso agerikoa da. Egunero ehunka lagun sartzen dira findegian garbiketa, jangela, muntaketa, mantentze eta ekoizpen lanak egiteko.

Geldialdietan bezalako egoeretan, azpikontratatutako pertsonen kopurua hainbat aldiz biderkatzen da.

 

Kontraten Ituna Petronorren

Petronorren Kontratuen Itunaren negoziazioa modu formalean ireki baino aste batzuk lehenago egin da elkarretaratzea. Aurreko ituna sinatu zenetik 5 urte igaro dira.

ESKren ustez, itun berri honek aurrerapauso bat izan behar du azpikontratazioaren ondorio negatiboenak mugatzeko:

  • Kontrata guztientzako ituna (jangela, garbiketa, eragiketak, kontratak ere badira).

  • Findegian lan egin ohi dugun pertsona guztien subrogazioa bermatuko duen ituna.

  • Enpresa piratak geldiaraziko dituen ituna, Bizkaiko hitzarmenak betetzera behartuz, enpresa guztientzat gutxieneko arau gisa.

  • Petronorren konpromisoa eta legezko aplikazio-ahalmena izango dituen ituna.

Aukera aprobetxatu nahi izan dugu enpresari erakusteko, negoziazio-mahaira eramaten ditugun aldarrikapenetatik harago, beharrezkoa dela azpikontratazioarekin amaitzea, prekarietatearekin amaitzeko. Aurrera pauso sendo bat emateko unea da.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Correos-ek azaroaren 29ko hauteskundeei aurre egin behar die langile gutxirekin

Langile falta, lanaldi partzialeko kontratuak eta lan-gainkargak arriskuan jartzen ari dira zerbitzu publikoaren kalitatea, hauteskunde-kanpainaren, Black Fridayren eta Gabonetako kanpainaren… Irakurri

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60