Arabako Osakidetzako langileek nazkatuta daudela adierazi dute aho batez eta horren ondorioz, gaurko grebak azken hamarkadetako jarraipen handiena izan du.

 

Huelga en Osakidetza en Alava Araba

 

Gaur, Arabako lehen mailako arretan eta Osakidetzako ospitaleetan protestak eta greba egiten ari dira SATSE, ELA, SME, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE sindikatuek deituta, lurraldeko zentro guztietan.

 

Jarraipen handia

Grebaren jarraipena azken hamarkadetako handiena izan da Osakidetza Araban, iaz lehen mailako arretan egindako 3 deialdiak berdinduta edo gaindituta.

Goizeko 11etan kontzentrazio masiboak egin dira Arabako zentro guztietan, Txagorritxu Ospitalean egindakoa horren adibide garbia izanik. Gogoratu behar dugu, hasiera batean aurreikusita zegoen manifestazioa bertan behera geratu dela, segurtasunaren mesedetan, pandemiaren egoera ikusita.

Grebak Araba osoko osasun zentroak geldiarazi ditu. Horren adibide ona da Gasteizko lehen arretako 10 zentruetan, bezeroarentzako arreta guneak itxita egon direla bertako langile guztiak greban daudelako; edo Iradier Arenan gripearen txertoa jartzen ari diren erizain guztiak jarduera eten duela. Gainerako kategoriek ere gogor jarraitu dituzte lanuzteak.

 

Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak

Gainerako arreta-mailetan ere jarraipena zabala izan da, are gehiago kontuan hartuta ezarritako gehiegizko gutxieneko zerbitzuak direla eta, langile askok ezin izan dutela greba egin; izan ere, zerbitzu askok % 100ean lan egin behar izan dute, eta beste askok % 50ean.

Grebak kontsultak geldiaraztea ekarri du, baita zentroetan programatutako jarduera etetea ere. Esan dezakegu osasun-zentro askotan larrialdiak bakarrik artatu direla.

Protestaren helburua alerta jotzea izan da sektore horretan, non arazoa ez da bakarrik lan baldintzak okertu direla, baizik eta inbertsio handiagoa egin behar dela, premiaz, giza baliabideetan eta baliabide materialetan, kalitatezko arreta bermatzeko eta pandemiak Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleengan eskatzen duen osasun-arretaren eskari gero eta handiagoari erantzuteko, eta baita ohiko jarduerari aurre egiteko.

 

Propaganda besterik ez

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren propaganda-diskurtsoez haratago, Osasun Sailak eta Osakidetzak berak ez dute irtenbiderik jarri mahai gainean euskal osasun publikoak pairatzen dituen gabezia larriekin amaitzeko, eta urteak daramatzagu gabezia horiek salatzen.

Premiazkoa da hitzetatik ekintzetara pasatzea eta osasun publikoaren etorkizuna bermatuko duten eta profesionalak errespetatuko dituzten irtenbideak abian jartzea. Nahikoa da gezurrez, hitz onez eta manipulazioez. Benetako konponbideak nahi ditugu.

 

Azaroak 5 greba Gipuzkoan

Gipuzkoari ematen diogu erreleboa: azaroaren 4an protestak izango dira Bizkaiko eta Arabako osasun-zentro eta ospitale guztietan, eta azaroaren 5ean Gipuzkoa grebara!

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29