Osasun publikoak bizi duen egoera larria eta Osasun Sailak irtenbideak bilatzeko duen borondate eza ikusita dei egiten diegu arabako osakidetzako langileei biharko deitutako greba egunarekin masiboki bat egiteko.

 

Huelga en Osakidetza. El Gobierno Vasco no busca soluciones en plena ola de covid

 

Bizkaiko eta Gipuzkoako zentroetako langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur, egunero jasaten duten egoera larria salatzeko eta biharko grebari elkartasuna adierazteko.
Bihar, urriaren 29an, Osakidetzako Arabako langileek 24 orduko greba egingo dute, SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok deituta.

 

Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak

Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, ohi bezela, gehiegizkoak diren arren eta langile askori grebarako eskubidea egikaritzea eragotziko zaien arren, agerian uzten duten plantillak egunerokotasunean jasaten duen prekaritatea. Herritarrei, egun bakar batean, funtsezko osasun-arreta eskaintzeko ezinbestekoa den gutxienekoa (gogora dezagun greba-egun bakar baten aurrean gaudela) zerbitzu askok %100ean eta beste askok %50ean lan egin behar izatea bada, agerikoa da ohiko plantillak ez duela  dimentsio egokia eta, kasu askotan, urte osoan gutxieneko zerbitzuetan lan egiten dela.

 

Osakidetzak ez du arazoak konpontzeko borondaterik

Pandemiaren olatu berri honetan, salatu nahi dugu Osasun Sailak ez duela inolako pausorik eman Osakidetzaren egiturazko gabezia larriak konpontzeko. Egiturazko eta sakoneko arazoak ditugu aurrean, urrutitik datozenak. Baina Osakidetzak azken urteotan ez du izan horiek konpontzeko inolako borondaterik.

Gabezia larri horiek, zalantzarik gabe, larriagotu egin dira egungo osasun-krisiaren ondorioz, eta Osakidetzak ez ditu martxan jarri haunditzen doan osasun-presioari aurre egiteko beharrezko errefortzuak. Lehen Arreta erabat gainezka dago, eta ospitaleetan, lehen olatuari baliabide nahikorik gabe aurre egin izan ondoren, langileak nekatuta daude eta ikusten dute presioa handitzen ari dela eta ez daukatela baliabide gehiagorik; izan ere, dituzten baliabide horiek, egunerokotasunean, lan-gainkarga sistematikoa eragiten dute. Osasuna funtsezko ardatza da egungo egoerari aurre egiteko, baina, zoritxarrez, abian jarritako neurrien artean ez dago hura indartzea eta haren gabezia larriak konpontzea.

 

Osasun publikoa lehentasuna da

Bizi dugun osasun-krisiak agerian utzi du premiazkoa dela osasun publikoa lehentasun bihurtzea: Osasun sendoa eta giza baliabide eta baliabide material nahikoak izatea ezinbestekoa da ongizate kolektiborako; egiturazko gabeziek, pertsonen ongizatean ez ezik, gure garapen soziala baldintzatzen dute, baita ekonomikoa ere.

Hala ere, eta errealitate hori inoiz baino nabarmenagoa bada ere, Eusko Jaurlaritzak ez du ez elkarrizketarik ez negoziaziorik abian jarri premiazko eta berehalako neurriak abian jartzeko. Osasun Sailak ez du neurri bakar bat ere jarri mahai gainean. Mahai Sektorialeko kide diren sindikatuekin Sailburu berria aurkezteko aldebiko protokolo-bilera egiteaz gain, ez da beste harremanik izan. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da, premiazkoa baita konponbideak abian jartzea.

 

Bihar greba Araban

Egoeraren larritasuna eta irtenbiderik eza ikusita, joan den urriaren 14an SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok hiru greba egun deitu genituen Osakidetzan: urriaren 29an Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. Bihar, beraz, Arabako langileak grebaren lehen egunean parte hartzera deituta daude. Deialdi horri elkartasuna adierazteko eta zentroetan bizi den egoera larria salatzeko, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetako, osasun-zentroetako eta osasun mentaleko sareko langileek elkarretaratzeak egin dituzte gaur zentruen atarian.

Bihar, grebaren dinamikaren barruan, dei egiten diegu langileei eta herritarrei goizeko 11etan Osakidezak Araban dituen zentru guztietako atarian egingo ditugun elkarretaratzeekin bat egiteko. Halaber, pandemiaren egoera ikusita, hasiera batean Gasteizko kaleetan ere manifestazioa egitea aurreikusita bazegoen ere, mobilizazioak egungo egoerari egokitzea eta, azkenik, manifestazioa ez egitea erabaki dugu.

Osasun Sailari dei egiten diogu behingoz negoziazioari ekin diezaion eta mahai gainean jar ditzan osasunsistema publikoaren egiturazko arazoak konponduko dituzten premiazko eta sakoneko neurriak.

 

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri

100 elkarretaratze baino gehiago martxoaren 12ko grebaren aurretik

Erakundeen eta agintzen duten alderdi politikoen borondate ezaren aurrean, langile publikoek ozen aldarrikatu dute zerbitzu publikoak indartzearen beharra. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua