Osasun publikoaren alde, kalitatezkoa eta eskubideekin, mobilizatu egiten gara eta grebara goaz. Nazkatuta gaude hainbeste gezur, hitz polit eta manipulaziorekin. Irtenbide errealak nahi ditugu gehiago itxaron gabe!

 

huelga en osakidetza covid recortes sagardui salud gobierno vasco

 

Gure herriko osasun publikoak gaur egun bizi dituen egiturazko arazo larrien aurrean, ekainetik aurrera mobilizazio-dinamika bat jarri genuen abian. Azkeneko ekitaldia izan zen urriaren 3an Bilbon egindako manifestazio jendetsua. Mobilizazioek langileen eta herritarren babes zabala izan dute.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren propaganda-diskurtsoetaz haratago, Osasun Sailak eta Osakidetzak berak ez dute mahai gainean jarri gure osasun publikoak pairatzen dituen gabezi larriak arintzeko neurririk. Urteak daramatzagu gabezi horiek salatzen.

 

Osakidetzari exigitzen diogu

Horregatik, osasun publikoaren egoera larriaren aurrean eta irtenbiderik eza ikusita HIRU GREBA EGUN eta konzentrazioak deitu behar izan ditugu honakoak aldarrikatzen jarraitzeko:

  • Osasun publikoaren aurrekontua handitzea.

  • Langile kopurua gehitzea.

  • Behin behineko langileak egonkortzea.

  • Murrizketa bidez galdutakoa berreskuratzea.

  • Esku pribatuetan jarritako zerbitzuak berreskuratzea.

  • Plantillaren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak hartzea.

 

Greba egunak

  • URRIAK 29: ARABAKO zentro guztietan greba

  • AZAROAK 5: GIPUZKOAKO zentro guztietan greba

  • AZAROAK 12: BIZKAIKO zentro guztietan greba

 

Aurretiko kontzentrazioak

Greben aurreko egunetako kontzentrazioak izango dira 11.00etan Ospitaleetan eta 13.00ean Lehen Arretan.

  • URRIAK 28: BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO zentro guztietan

  • AZAROAK 4: ARABA ETA BIZKAIKO zentro guztietan

  • AZAROAK 11: ARABA ETA GIPUZKOAKO zentro guztietan

Nazkatuta gaude hainbeste gezur, hitz polit eta manipulaziorekin. Irtenbide errealak nahi ditugu gehiago itxaron gabe!

 

Esku-orria deskargatu PDF

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51