Datorren irailaren 18an Osakidetzako langileak protestekin hasiko dira, Gotzone Sagardui sailburuak irtenbiderik proposatzen ez badu.

 

Osakidetza atencion primaria protestas Gotzone Sagardui

 

Ekitaldiek helburu izango dute gizarteari jakinaraztea zein den langileen muturreko egoera eta Osasun Sailari gure osasun-sistemaren arazo larrietarako konponbideak eskatzea: langile falta, behin-behinekotasun tasa altuak Osakidetzan, neke fisiko eta emozionala, lanaren gainkarga sistematikoa, estresa, errekonozimendu eza, babesgabetasuna, laneko osasunaren ardura falta, kontziliazio-beharren neurri gabezia eta lan-baldintzen narriadura etengabea.

Azken urteetako murrizketa-politikek osasun publikoaren ahultze progresibo eta kezkagarria eragin dute, eta hori agerian geratu da egungo osasun-krisian. Gure osasun-sistemak eguneroko bizitzan dituen giza baliabideen eta baliabide materialen eskasiaren adibide dira udan Lehen Mailako Arretako zentroetan bizi izandako egoerak.
 
Halaber, azken aldian Osakidetzarekin izan dugun elkarrizketa eza eta Osasun Sailak zuzendutako negoziazio kolektiboari buruzko politika negargarriak salatu nahi ditugu. Gai horiek dira euskal osasun publikoko sektoreko langileei protestetara berriro ere indar handiz ekitera deitzeko legitimatzen gaituen bermea.

 

Osakidetzaren narriadura

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok lan-baldintzen okertzeak osasunaren kalitatean izan duen eragina salatu nahi dugu, osasun-larrialdi bat deklaratu ondoren oso agerian geratu den arren, azken urteotan ere gertatu baita. Abian jarri diren politikak osasun-kudeaketaren filosofia aldaketa ekarri dute: pertsona, pazientea edo profesionala izan, garrantzitsuena izateari utzi dio.

EAEk inbertsio gutxiago egiten du osasunean inguruko herrialdeekin alderatuta. Eusko Jaurlaritzak EAEren osasunean egindako gastu publikoaren bilakaera beheranzkoa izan da, eta hau giza baliabideen eta baliabide materialen murrizketan islatu da, batez ere lehen mailako arretan, lan-kargak nabarmen handituz.

Plantilla ez da nahikoa dauden lan-kargak kudeatzeko, eta, beraz, ezinezkoa da kalitatezko arreta ematea. Aldi berean, itxaron-zerrendek gora egiten jarraitzen dute eta arreta atzeratu egiten da.

 

Arduradun politikoak

Osasun-sektorearen egoera honen aurrean, gure erantzuna, protesta gisa, arduradun politikoei, Osasuneko sailburu berriari eta dagokion gobernuari zuzenduta dago. Beraiek dira osasunaren eta gure lan-baldintzen narriaduraren erantzule bakarrak. Osasunean gehiago inbertitzeko borondate politikorik ez izateak honako hauek eragin ditu: murrizketak, arretaren kalitatearen galerak eta 11 urte lan-baldintzen akordio arautzailerik gabe igarotzeak.

Iragartzen dugu euskal osasuna gero eta gatazka handiagoan sartuko dela arazo sakonei aurre egin arte. Osasuneko sailburu berriari zuzentzen gara argi eta garbi, jakin behar baitu sektore mobilizatu batera iritsi dela eta konpondu beharreko arazo handiak dituela. Arazo horiei aurre egiteko irtenbiderik proposatzen ez den heinean, guk mobilizazioekin jarraituko dugu.

 

Eusko Jaularitzari exigitzen diogu

  • Osasun publikorako aurrekontu-partida bat, Europa Batasuneko batez bestekoarekin parekatzen dena, %25-a lehen mailako arretara bideratuz.

  • Enpleguaren arloan

    • Plantilla handitzea, iruzurrean ezkutatuta dauden enpleguak egiturazko plantillan txertatuta.

    • Plantilla egonkortuko duten behin-behineko langileen finkapena, Osakidetzak diru publikoarekin prestatutako profesionalen ihesa saihesteko.

    • Murrizketa guztien berrikuspena: erosteko ahalmena berreskuratzea, Itzarri, garapen profesionala, erretiro aurreratuaren primak eta 2009tik iraungitako akordio arautzaile berri baten negoziazioa.

    • Egindako pribatizazioak atzera egitea enplegua mantenduz.

    • Langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak, bai koronabirusaren berragertze baten aurrean, baita haien eguneroko lanean ere: kategoria guztietarako babes-material nahikoa eta egokia; laneko arriskuen balorazioa asistentzia-maila guztietan eta prebentzio eta babes-neurriak hartzea; arrisku psikosozialen ebaluazioa, lan-kargen ondoriozkoak barne, eta neurri zuzentzaileak hartzea.

 

Mobilizazioak

  • Irailaren 18an, 13:00etan lehen mailako arretako lantoki guztietan.

  • Irailaren 25ean, 11:00etan kontzentrazioa ospitale guztietako sarreran.

  • Urriaren 3an, 12:00etan manifestazioa Bilbon.

 

Martxoaren 16an osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak

Martxoaren 16an, larunbata, Gasteizen, Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera animatzen dugu, osasun publiko berri baten alde, zaintza Irakurri

Grebaren arrakastak erakundeei zerbitzu publikoak indartzera eta hemen erabakitzera behartu behar ditu

Euskal erakundeetan gobernatzen duten alderdiek aldatu behar dituzte haien politikak langileen erosteko ahalmena berreskuratzeko, pribatizazioak geldiarazteko, enplegu publikoa sortzeko eta Irakurri

Jarraipen zabala EAEko sektore publikoko grebak

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua Irakurri

100 elkarretaratze baino gehiago martxoaren 12ko grebaren aurretik

Erakundeen eta agintzen duten alderdi politikoen borondate ezaren aurrean, langile publikoek ozen aldarrikatu dute zerbitzu publikoak indartzearen beharra. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40