Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEJAN) emandako epaiaren arabera, Osakidetzak arriskuan jarri zuen langileen osasuna COVID-19ren krisian, eta neurriak hartzera behartzen du.

 

 

ESK sindikatuak aurkeztutako salaketaren ondoren, joan den ekainaren 16an Osakidetzaren aurkako epaiketa egin zen, SARS-CoV-2k sortutako pandemiaren kudeaketan laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia ez betetzeagatik.

Bertan, Osakidetzako Zuzendaritzaren jarrera salatu zen, besteak beste, Osakidetzako langileen artean norbera babesteko ekipamendurik ez egotea, horiek erabiltzeko protokoloak ez betetzea edo plantillaren egoera detektatzeko testak ez egitea.

 

Osakidetzaren aurkako epaia langileen segurtasuna ez bermatzeagatik

Auzitegi Nagusiak bere epaian dioenez, babes- ekipoei  dagokienez, Osakidetzak erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko emandako jarraibideak ez zuten zerikusirik osasun-oharrekin, eta alde batera utzi zituzten pazientearentzat eta erabiltzailearentzat infekzioak izateko arriskua zegoela adierazten zuten erabilera-gomendioak. Era berean, Justizia Auzitegi Nagusiak zehazten du enpresaburuaren (Osakidetza) betebeharra dela laneko osasunaren zaintza egokia bermatzea, eta laneko arrisku larri kalifikatzea merezi duela COVID-19ren esposizioak.  Osakidetzak ez duela bete laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak adierazten du, eta bere zerbitzura dauden langileak babesteko neurri egokiak hartzera kondenatzen du.

 

Nekane Murga dimisioa!

ESK-k behin eta berriz salatu du Nekane Murgak eta bere taldeak egin duten politika. Hainbat urtez murrizketak egin ondoren, COVID-19ren krisiak mahai gainean jarri ditu Osakidetzak pairatzen dituen gabeziak eta zuzentzen duten pertsonen kudeaketa arduragabea. Epai horrek argi uzten du Osakidetzako Zuzendaritzak arriskuan jarri duela langile guztien osasuna, kutsatutako langileen ehuneko handiak erakusten zuen bezala.

Horregatik, eta epaian adierazitakoa oinarri hartuta, ESK sindikatuak eskatzen du Osakidetzako Zuzendaritzak eta Osasuneko sailburuak, Nekane Murgak, beren erantzukizunak beren gain har ditzatela eta dimisioa eman dezatela, tentsio handiko hilabete horien kudeaketa negargarria dela eta, arriskuan jarri baitu Osakidetzako langileen eta bertaratzen diren herritarren osasuna.

 

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51