Euskal gehiengo sindikalak ostiralerako mobilizazioak deitzen ditu lan zentroetan, osasuna, enplegua eta lan baldintzen defentsan.

 

 

Langileok haserre gaude gure OSASUNA arriskuan jartzen ari direlako. Oinarrizko zerbitzuetan diharduten langileak (osasungintza, zahar egoitzak, etxez etxeko laguntza, garbiketa, garraio publikoa, anbulantziak, supermerkatuak...) beren osasuna bermatzeko neurri prebentiborik gabe ari dira, eguna joan eta eguna etorri, eta osasuna arriskuan dute euren lanpostuetan.

Oinarrizko zerbitzuetan lan egiten ez duten langileak, berriz, lanera joatera behartuta daude, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta patronalek interes ekonomikoak beraien osasunaren gainetik jarri dituztelako. Langile horien osasuna ere ez dago bermatuta.

 

Lanpostuak eta lan baldintzak bermatu

Langileok haserre gaude LANPOSTUAK arriskuan jartzen ari direlako. Aurreko krisi ekonomikoa langileoi ordainarazi ziguten. Orain patronalek eta gobernuek osasun krisia ere langileok ordain dezagun nahi dute. Jada hasi dira behin-behineko kontratuak eta lan prekarioak dituztenak kaleratzen eta milaka ERTE tramitatu dituzte inongo negoziaziorik gabe, besteak beste.

Langileok haserre gaude LAN BALDINTZAK arriskuan jartzen ari direlako. Aurreko krisia garesti ordaindu genuen, gure bizi baldintzak eta lan baldintzak erabat kaskartu baitziren eta baitira, gaurdaino etenik izan ez duen prekarizazioarekin. Orain errezeta bera aplikatu nahi digute; negoziaziorik gabeko ERTEak, patronalaren neurrira eginiko erabakiak, lan baldintzen okertzea...

 

Beharrezko neurriak

Beharrezkoa da osasuna, enplegua eta lan baldintzak lehen lerroan jartzea, eta hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Confebask eta CENi eskatzen dioguna:

  • Oinarrizko zerbitzuetan beharrezkoak eta efektiboak diren neurri prebentiboak ezarri.

  • Oinarrizkoak ez diren lan guztiak bertan behera utzi.

  • Enplegua bermatu.

  • Lan baldintzak bermatu.

 

Protestak

Horretarako langileei beraien lan zentroetan, toki bakoitzean dituzten aukera eta medioak erabiliz, mobilizatzeko deia egiten diegu osasunaren, enpleguaren eta lan baldintzen defentsan. Eta 12:00etan protestak leiho eta balkoietatik.

 

PDF deskargatu 

 

haserre eguna covid-19 condiciones trabajo empleo

 

¡Vacunas para todos y todas, ya!

Nos sumamos a las movilizaciones europeas para demandar a la Comisión Europea que cambie su postura y permita la producción Irakurri

Prórroga de ERTEs y Plan Mecuida

Os dejamos este pequeño resumen del Real Decreto-ley 11/2021 que regula los ERTE, el Plan Mecuida y otras medidas de Irakurri

Salud laboral: la asignatura pendiente

En esta pandemia los gobiernos han puesto los intereses de la economía por encima de la vida de las personas. Irakurri

¿Al profesorado de los euskaltegis no se nos vacuna?

El riesgo de nuestro trabajo no es menor que el de un profesor o profesora de Primaria, así que, ¿por Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25