Gasteizko 2. Epaitegiak ESK sindikatuak aurkeztutako salaketaren zabaltzea onartu du. Exigitzen dugu Osakidetzak garatutako selekzio eta hornidura sistemaren kanpo ikerketa bat, gardena eta ganorazko ikerketa behingoz egitea.

 


Argazkia: Redacción médica

 

Gasteizko 2. Epaitegiak, pasa den azaroaren 25ean ESK sindikatuak aurkeztutako salaketaren zabaltzea onartu du, non Neurozirugia eta Neurofisiologia espezializazio medikoetako irregulartasunen berri ematen genuen.

Era berean Bilbao-Basurtoko OSIan Neurozirugia zerbitzuko burua eta Arabako OSIko Neurofisiologia zerbitzuko burua ikertuak izango dira eta deklaratu beharko dute.

Pausu berri honek orain arte ESK sindikatuak salatutakoa bermatzen du. Argi dago Osasun Departamenduak eta Osakidetzako zuzendaritza ezberdinek ezagutzen eta babestu izan duten, estrukturala den sistema klientelarraren aurrean gaudela.

 

Nekane Murgaren hitzak

ESK sindikatuak gogora ekarri nahi ditu Murga anderearen hitzak parlamentuan: "Zuhurtasunezko etendura oposiziogileen eskubideak bermatzeko egin da, eta segurtasun juridikoa babesteko, administrazio jarduerek ez dute eraginik izan behar ikerketa judizialaren garapenean” “Gure erantzukizuna da, batetik justiziarekin kolaboratzea eta bestetik EPE horretan aurkeztu diren oposiziogileak zaintzea, behar diren neurriak hartuz".

Beraz ESK sindikatuak beharrezkoak diren neurriak hartzea exijitzen du, Osakidetzak garatutako selekzio eta hornidura sistemaren kanpo ikerketa bat, gardena eta ganorazko ikerketa behingoz egitea eta horrekin batera espezialitate mediko zehatz batzuei  ezarritako sistema klientelarraren deuseztatzea.

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51