Usteldutako sare zahar hau desmantelatzeko -eta berriro holakorik ikusi ez dezagun- beharrezkoak diren neurriak martxan jarri ditzaten ahalik eta lasterren exijitzen dugu.

 

 

Gaur jakitera eman da dimititu duela Balerdi jaunak, Osakidetzako giza baliabideko azpizuzendaria eta OPE-en auziarengatik epailearen aurrean deklaratu behar dutenetariko bat.

Kanporaketa hau, beharrezkoa izanik, berandu dator ESK-ren ustez. Urtebete baino gehiago pasatu da ESK-k medikuen lanpostuak banatzeko indarrean dagoen sistema klientelarraren esistentzia salatu zuenik, eta gure salaketarekin batera beti esan dugu hau guztia gertatu dela Osakidetzako eta Osasun Saileko buruen oniritziarekin. Tamalez, dimisio guztiak tantaka besterik ez dira etorri urte luze honetan.

Gertakizun berri hau, udako oporraldian burututakoa iritzi publikotik ezkutatzeko, "kalte kudeaketa" politika baten isla besterik ez da.

Sindikatu honetatik eskatu nahi diogu berriro Diego jaunari dimisio berri honen benetako arrazoiak azal ditzan eta ez dadila gertatu beste dimisioekin bezala: atzeko atetik ihes egin zuten protagonistek (Mujika, Darpón, Soto) inolako azalpenik eman gabe.

Deigarri egiten zaigu, esatebaterako, Balerdi jauna Osakidetzako "barne ikerketen" instruktorea izana, Zirujia Baskularreko espedientekoa hain zuzen ere. Osakidetzak filtrazio zantzurik ez zuen ikusi orduan, baina espediente horren deklarazioen argira fiskaltzak bere txostenean delitu aztarnak egon badaudela oso argi adierazi zuen; eta aztarna horiek nahikoak izan ziren hainbat pertsona inputatzeko.

Sistema klientelar honen esistentzia zaharra onartu dezaten exijitu behar die berriro ESK-k Murga Sailburuari eta Diego Osakidetzako zuzendariari, bai eta usteldutako sare zahar hau desmantelatzeko -eta berriro holakorik ikusi ez dezagun- beharrezkoak diren neurriak martxan jarri ditzaten ahalik eta lasterren.

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei

Lehen greba-eguneko erantzun arrakastatsuagatik zorionak ematen dizkiegu langile guztiei 2026 urriak 30 Lan-baldintzen eta osasun publikoaren narriadura salatzen dugu, eta… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan

ESK-k ere grebara deitzen du Osakidetzan 2026 irailak 16 Arrazoiak soberan daude grebara ateratzeko. Horregatik, ESK-tik jakinarazi nahi dizuegu egun… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51