Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen plataformek, larunbat honetarako, maiatzak 11, Hego Euskal Herriko hiri ezberdinetan eitutako mobilizazioarekin bat egiten du ESK-k.

 

 

Euskal Herriko pentsiodunek eta erretiratuek urte bete baino gehiago daramate mobilizatzen, pentsiodunik edo erretiraturik pobrezian biziko ez dela bermatuko duen pentsio sistema publiko baten alde. Euren oinarrizko aldarrikapena 1.080 €tik beherako pentsio publikorik ez egotea.

Pentsiodunen mugimenduak, gainera, harago doazen aldarrikapenak jarri ditu mahai gainean:

  • 1.200 €ko gutxieneko soldata.
  • 2011 eta 2013ko lan eta pentsioen erreformak indargabetzea.
  • Pentsioetan genero arrakala deuseztatzea.
  • Pentsio plan pribatuek dituzten onura fiskalak kentzea.

 

Gure nagusiek urte bete baino gehiago daramate borroka eredugarri bat mantentzen. Astelehenero herri eta eskualde askotan egiten dituzten elkarretaratzeak, antolatu dituzten gainontzeko mobilizazioekin batera euren konpromisoarekin duten uste osoaren eta irmotasunaren adibide dira. Nahiz eta borrokan jarraitu, erakundeek orainean eta etorkizunean pentsio publiko duinak bermatzeko konpromiso esanguratsuak hartu gabe jarraitzen dute.

Hauteskunde garaiko promesa salmenta ikusten ari garen honetan, Euskal Herriko pentsiodunen eta erretiratuen mugimenduak kalera ateratzeko deia egiten digu berriz ere, pentsio duinak bermatuko dituen pentsio sistema publikoaren aldarria agenda politikoaren erdian jartzeko.

ESK-k deialdiarekin bat egiten du eta gure afiliazioa eta langileria osoa animatzen dugun maiatzaren 11rako Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean deitutako mobilizazioak babestera.

  • Gasteiz 12:00etan Artium
  • Donostia 18:00etan Alderdi Eder
  • Eibar  12:00etan  Unzagan 
  • Bilbo 18:00etan Jesusen Bihotza
  • Iruñea 18:00etan Gaztelu Plaza