Afiliatu estimatua:
 
Gutun honen bidez ‘Ametsak Errotuz. Soñar, Crear, Transformar’ izenpean burutuko dugun ESK-ren V. Biltzar Nagusiari buruzko informazioa helarazi nahi dizugu. Biltzar Nagusia  Ekainaren 7an Errenterian izango da.

Orain dela gutxi ponentzia dokumentuak eratzeko burututako prozesu parte-hartzaileari buruz informatu bagenizuen, oraingo honetan ponentzien aurkezpen eta eztabaidetara gonbitea zabaldu nahi dizugu.
Garatutako prozesu parte-hartzaileak 3 kapitulu nagusietan banatutako ponentzia bat izan du ondorio:

  • ESK-ren ekintza sozial eta sindikala.
  • Antolakuntza egitura eta lan plangintza.
  • Elkartasun Fondoaren araudiaren aldaketa.

Testu hauek, Batzorde Nazional Zabalak onartutako araudiarekin batera, sindikatuko webgunean apirilaren 25tik aurrera egongo dira eskuragai. Era berean sindikatuko egoitzetan eskuratu ahal izango duzu. Hurrengo linkean deskargatu dezakezu: PONENTZIA

 

Afiliatuen asanbladak

Atal sindikaletan antolatuko diren eztabaidez gain Herrialde Batzordeek dei egiten dute Afiliatuen Asanbladetara, hauen xedea afiliatu orok parte hartu ahal izatea delarik:

  • ARABA maiatzak 9
    • Por la mañana, a las 9,30 horas, en la sede del sindicato.
    • Por la tarde, a las 17:30 horas, en la sede del sindicato.
  • BIZKAIA maiatzak 8
    • Goizez, 9:30tan, Abandoko Gizarte Etxean (Elkano 22, Bilbo).
    • Arratsaldez, 18:00tan, sindikatuko egoitzan.
  • GIPUZKOA
  • NAFARROA

 

Emendakinak

Ponentziari emendakinak aurkezteko epea maiatzaren  24 -arte luzatuko da. Lau pertsonek eratuko dute (pertsona bana lurraldeko) Emendakinen Batzordea. Emendakinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bitartez aurkeztu ahal izango dira.

Azkenik, gogoratu nahi dizuegu biltzar nagusi honi begira eta jarraitu dugun prozesuaren espirituari jarraiki, Biltzar Nagusian parte hartzen duen afiliatu orok izango du hitz egin eta bozkatzeko eskubidea. Hurrengo linkean parte-hartzeko inprimakia aurkituko duzu PARTE-HARTZE INPRIMAKIA.

Edonolako zalantza edota honen inguruko informazioa handitzeko:

  • ARABA: Ignacio Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Jabi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 945 21 48 88.
  • BIZKAIA: Igor Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Txejo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 944 101 425.
  • GIPUZKOA:
  • NAFARROA: Iratxe Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 948 22 41 24.

Zure parte-hartzearekin kontatu ahal izango dugulakoan, jaso ezazu agurrik beroena.

 

V Asanblada Nagusiko ponentzia

V Asanbladako Araudia

Parte-hartze inprimakia

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua