Gizatasunaren alde, migratzaileen alde, Europan harrera egin dakien eta libre ibili daitezen, eta neofaxismoaren kontra. Maiatzak 5, igandea, ekitaldia Durangon.
Datorren maitzaren 5ean, eguerdiko 12etan Durangon, Ongi Etorri Errefuxiatuak Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada ekimena antolatu du.
Ekitaldian salatu egingo da krisi soziala eta ekonomikoa pertsona migrante eta errefuxiatuen gain jartzen dituen diskurtsoaren manipulazio eta gezurra , Europako eliteen erantzukizuna saihestuz.
Horren ildotik, humanitatea, pertsona migranteak eta bere mugimendu askea eta harrera, neofaxismoaren aurkako borroka defendatzen jarraituko dugu. Horregatik, datorren maiatzaren 5ean, dei egiten dizugu Durango hurbil zaitez.
Durangora joan-etorriak errazteko asmoarekin STEILAS eta ESK sindikatuek autobus zerbitzua eskaini nahi diegu gure afiliatu eta hurbileko guztiei. Irteera Bilbotik, San nikolasetik, Arenalean 10:30ean. Itzulera. 16:00 Durangotik. Salneurria: borondatea. Durangora busean etortzeko asmorik baduzu bidali korreo bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbidera.
MANIFESTUA
Gaur den egunean gero eta indar handiagoa ari dira hartzen Europan eskuin muturreko indarrak eta indar neofaxistak jende-multzo handien artean, migratzaile eta errefuxiatuenganako gorrotoa sustatuz, haiei egotziz gure gizarteetako gaitzen errua: langabezia, soldata baxuak, krisi sozial eta ekonomikoa, delinkuentziak eta matxismoak gora egitea.
Eta, horrenbestez, muturreko indar horiek, eta indar horien iritzi batzuk bere egiten dituzten zentor-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, areagotu egiten dituzte jadanik indarrean dauden migrazio-politika bidegabeak, Hala nola diren kanporaketa masiboak, mugak ixten dituzte eta heriotzera bultzatzen dituzte milaka migratzaile Mediterarrenoko urtean, Afrikako desertuetan eta izenik gabeko beste leku batzuetan, oinarrizko giza eskubideak, bizia eta migratzeko eskubidea ukatzen dizkietelarik.
Egoera honen aurrean, adierazten dugu
- Estrategia neoliberalen garapenak sortutako krisi honen arduradunak Europa gobernatzen duten eliteak dira eta ez migratzaile eta errefuxiatuak. Elite horien politikek langabezia eta prekarietatea sortzen dute, oinarrizko zerbitzu publikoak desagerrarazten dituzte eta murrizketa sozialak eragiten dituzte, errua immigrazioari botatzen diote eta sentimendu xenofoboak eta pobreen arteko gerra sustatzen dituzte botoak irabazteko eta gobernatzen gaituztenen erantzukizuna ezkutarazteko.
Positiboa da, alabaina, migratzaile eta errefuxiatuak Europara etortzea. Aberastu egiten dituzte gure gizarteak, gure bizimoduak eta besteenganako ditugun jokabideak, indartu egiten dute desberdinen arteko bizikidetza, eta bultzada ematen diete elkartasun eta berdintasun prozesuei. Horregatik salatzen dugu Europako krisi sozial eta ekonomikoaren errua migrazioari botatzen dion eta krisi horretan elite europarrek duten erantzukizuna ezkutarazten duen diskurtsoaren manipulazioa eta gezurra. - EB, europar gobernuak eta trasnazional handiak dira migrazio-exodoaren erantzule: milioika lagun doaz ihesi Europan egindako armez elikatutako gerretatik eta miseriatik, merkataritza-politika neokolonialistek, politika horien ondoriozko desegituraketa sozialak, meatze- eta energia-baliabideen harrapaketak, milaka eta milaka lagun alde egitera behartzen dituzten lur-lapurretek eta klima-aldaketa eragiten duen ingurumen-suntsipenak eragiten duten miseriatik.
Haiena da baita ere exodo horren ondorioen erantzukizuna: Europarako bidaia luzean milaka lagunek jasan behar izaten dituzten heriotza, espetxeratze, esklabotza eta tratu krudelak, adingabeek, LGTBI pertsonek eta emakumeek jasaten duten indarkeria, horietako asko salerosketa-sareetara bultzatzen baitituzte.
Errefuxiatu eta migratzaileei etengabe urratzen zaizkie giza eskubideak Europan daudenean ere: Indarkeria, diskriminazioa eta zapalkuntza jasaten dute hemen, modu bereziki larrian emakume migratzaileek.
Horregatik exijitzen dugu:
Zorrotz bete dadila Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala, migratzaile guztiek askatasunez mugitzeko aukera izan dezatela eta Europan bizi garen gainerakoen eskubide berberak izan ditzatela.
Bertan behera gelditu daitezela mugen externalizazioa, europar armagintza eta arma-salmenta, baliabideen harrapaketa eta lurren lapurreta, eta errotik aldatu daitezela egundo politika ekonomiko eta komertzialak
Giza eskubideekin bat datozen migrazio-politikak egin daitezela, bertan behera gelditu daitezela kanporaketak eta pasabide seguruak ezar daitezela beren herrialdeetatik migratu nahi dutenentzat. - Europan kriminalizatu egiten dute errefuxiatu eta migratzaileenganako elkartasuna, hainbat europarrek eta migratzaile-sareek adierazten dutena, bai gobernu autoritario eta muturrekoek bai gobernu kotserbadore eta zentro-ezkerrekoek.
Delitu bihurtu da biziak salbatzea, dena kendu dieten pertsonenganako elkartasuna eta babesa adieraztea, harrera eskaintzea, beraiekin elkarbizitzea, legalki defendatzea eta lurralde berri batean beste aukera bat aurkitzen laguntzea.
Horregatik diogu badela ordua ez soilik kriminalizazio hori geldiarazteko, baina baita pertsona eta erakunde horiek babesteko –toki, nazio, estatu eta nazioarte mailan- eta defendatzen dituzten baloreak goresteko. - Europako eskuin muturreko indar neofaxistak buru direla, beren estrategia politikoaren elementu nagusi gisa, gero eta gehiago errefusatzen, deportatzen eta jazartzen dituzte bortizki migratzaile eta errefuxiatuak. Eta horren helburuak dira, lehenik, amaiera ematea eskubide eta askatasun berberak dituzten pertsonek osatutako gizarte baten aldeko borroka sozial eta politikoari, duintasunak, errespetuak, elkartasunak, inklusioak, demokraziak eta, azken batean, gizatasunak gidatutako gizarte baten aldeko borrokari.
Bigarrenik, estrategia horren helburua da gizarte autoritario eta patriarkal bat eraikitzea, pertsona ahul, pobretu, baztertu, desberdin, migratzaileenganako gorroto eta bazterketan oinarritua.
Ezinbestekoa da gaur egun bazterkeriazko eta gaitzespenezko politika instituzional arrazista horiei aurre egitea, Europa sozialaren porrotaren, eskubide-murrizketaren eta demokraziaren krisiaren aurrean eskuin muturreko indar neofaxistek eta haien jarraitzaileek proposatzen duten bizimodu ankerra geldiarazteko eta Europan ezartzen ez uzteko.
- Horregatik hartzen dugu konpromisoa elkarrekin bizitzeko arau gisa gorroto eta bazterkeriazko politikak errefusatzeko eta Europako bizimodu gisa gizatasuna eta elkartasuna defendatzeko.
Eta gorroto eta bazterkeriazko politika horiek gure gizarteetatik desagertu arte, migrazioaren arrazoiak desagerrarazi arte eta eskubide guztiak guztiontzat lortu arte – guztiontzat ez diren eskuibideak pribilegioak baitira-
- Konpromisoa hartzen dugu gogorarazteko denok izan garela beti migratzaileak: gure arbasoek, gure gurasoek migrazioen, erbestearen eta berdintasunik ezaren mina eta miseria jasan zituzten –eta seguraski gure seme-alabek eta ondorengoek ere hala jasango dituzte-.
- Eta, horregatik guztiagatik, konpromisoa hartzen dugu egun egoera hori pairatzen duten pertsonenganako elkartasun aktiboa adierazteko eta pertsona horiek osotara gure gizarteko partaide kotsideratzeko.