Gasteizeko Lan Epaitegiak berretsi du Eusko Jaurlaritzak ez zuela bete Arabako Eskuhartze Sozialeko Hitzarmen Kolektiboa

 


Argazkia: Gasteizhoy



Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailak,  2018. urtean argitaratu zuen Bitartekaritza Judiziala zerbitzua lizitatzeko lehiaketa publikoa (gaur egun, justizia konpontzailearen zerbitzua izenez ezagutzen dena). Pliego horietan lan-arautegia eta Arabako Eskuhartze Sozialaren Hitzarmen Kolektibo bera urratuz, ez zen jaso zerbitzua bete ohi zuten pertsonen subrogazioa.

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Eskuhartze Sozialaren Hitzarmen Kolektiboetako Batzorde Parekideek, hitzarmenaren urraketa larri hau antzemanda, Administrazioko Sailari jakinarazi zion gertakaria, eta espresuki eskatu zuten, zerbitzua betetzen ari ziren langileak enpresa esleipendun berak subrogatu zitzan.

Martxoan, Lan eta Justizia Sailaren Sailburua den Mª Jesus San José Lopez andreak, maniobra iheskor eta arduragabe batean zioen zerbitzua ez zela berdina eta ondorioz, jarduera berria ez zegokiola Eskuhartze Sozialaren Hitzarmenaren eremu funtzionalari. Beraz, inolako klausulak ez zuela behartzen enpleguaren egonkortasuna edo  zerbitzua betetzen duten langileen lan eskubideak bermatzera.

Zerbitzu honetako langileak posta elektroniko batez  jakinarazpena jaso ostea, abuztuaren 28an kaleratuak izan ziren. Aldi berea, zerbitzua utzi zuen enpresak, Fiskaltzan, salaketa jarri zuen zerbitzua ematean prebarikazioa egon delakoan.  Sei hilabeteren buruan ikerketa hau itxi dute, behar adina frogarik ez zegoela argudiatuz.

Abendurako aurreikusita zeunde epaiketak, azkeneko momentuan atzeratu ostean, azkenean, 2019ko otsailean, zerbitzu honetan ziharduten langileen kalera epaiketak egin ziren. Hauen ebazpenean argi gertu zen zerbitzuari izena aldatu izanak ez zuela zerbitzuaren berezko aldaketarik suposatzen, eta ondorioz, kaleratzeak bidegabeak izan zirela ebatzi zuen. Horrela, Enpresa esleipendunaren esku (IRSE EUSKADI) geratzen da langileak berrartzearen nahiz kalte-ordainak ordaintzearen artean aukeratzea. Gauzak honela, enpresak kalte-ordainak kitatzea eta sententzia helegitea aurkeztea hautatu du; hori egiteko jadanik kalte-ordainen kopurua gordailutu duelarik, 132.000 bat mila euro. Momentu honetan dena Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren zain gelditu da.

ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok berriro salatu nahi dugu zerbitzu publikoa pribatizatzeko eredua, baita haren ondorioak ere. Salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela Hitzarmen Kolektiboa bete, eta ondorioz, langileen lan eskubideak urratu dituela.  Aldi berean guzti honek erakusten du Jaurlaritzak lotsagabekeriaz eta oinarri sendorik gabeko argudioak erabilita, lan araudia eta hitzarmen kolektibo bera ez dituela bete.