Emergentziak-Osakidetzan ohitura bilakatu da Bizi Euskarri Aurreratuetako anbulantziak medikurik gabe edukitzea, biztanleriari iruzur eginez, anbulantzia hauen eginkizuna medikurik gabe ezin baita egin. Azken txanda ekainak 21ekoa izan zen, 9-21tara Oñatiko anbulantzian medikalizatuan, eta hurrengoak ekainak 21 eta 24 eguneko txandan izango dira Oñatiko anbulantzian baita.
Horretaz gain Emergentziak-Osakidetzako zentro koordinatzaileetako txanda asko medikurik gabe daude, 112 telefonoan artatzen diren deiak erizainak ari dira kudeatzen, horrela mediku batek hartu beharko lituzkeen erabakiak erizainak hartzera beharturik daude, inolako babes juridikorik gabe.
ESKatik salatu dugun bezala, Bizi Euskarri Aurreratuak eta Zentro koordinatzaileetaz gain, Etengabeko Arreta Guneak (EAG) ere guztiz baztertu ditu Osakidetzak. Medikurik gabe, erizanak behartuak izaten ari dira beraien ardura ez diren erabakiak hartzera. Osakidetzatik gida bat helarazi zaie paziente batek mediku baten arreta jaso nahi badu Emergentziak-Osakidetzako zentro koordinatzailera deitu behar dutela, zerbitzu hau gehiago betez.
EAJak zuzendutako Osasun sailaren eta Osakidetzako erakunde desberdinen kudeaketa negargarri honek Osasun publikoaren eta bertako langileen ospe-galtzea du helburu, pribatizaziorako bidea erraztuz.