Larrialdiak – Osakidetzako sindikatuek,  ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME, UGTek, Larrialdietako Zuzendaritzaren kudeaketa negargarria eta planifikazio falta salatzen dugu.

Egungo Zuzendariak eta gainerako zuzendaritza-taldeak giza baliabideen kudeaketa kaxkarraren ondorioz, ZIU mugikorrak (bizi-euskarri aurreratuak) medikurik gabe uzten ari dira.

Asteburu honetan, urtarrilak  20 eta 21 egunez Gernikako anbulantzia medikalizatua, astelehenean Langraiz Okakoak, atzo  berriz ere Gernikako  eta Laudiokoa anbulantzia medikalizatuak eta gaur gauean Langraizekoak medikurik gabe egongo dira. Erabaki honen ondorioz, herritarren osasuna arrisku larrian jartzen da, ezin baitira larrialdiak behar diren bezala artatu.  Badirudi ez dituztela aintzat hartu Laudioko EAG ean berriki gertatu den zoritxarra.

Sindikatuok Osakidetzaren hipokresia salatzen dugu, behin eta berriz ukatzen baitu gure larrialdi-zerbitzuetan mediku falta dagoela, eta egiturazko arazo bihurtu du. Urteak daramatzagu Osakidetzaren desegite- eta pribatizazio-politikak salatzen, osasun publikoa desegiteko eta sektore pribatuari saltzeko.

Argi daukagu, ez sailburuak, ezta Larrialdietako Zuzendaritzak ere ez direla gai plangintza eta kudeaketa-plan bat izateko, profesionalei dagozkien lanpostuak betetzeko, aparteko orduak ordaintzen ez badira. Zuzendaritza honek ez du zerbitzua hobetzeko borondaterik.

Sindikatuetatik irtenbidea bilatzeko eskatzen dugu,  lan-eskubideak errespetatzea eta sindikatuekin lehenbailehen negoziatzea, Osasun Publikoa desegitea saihestuko duen konponbide batera iristeko.

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi! 2026 apirilak 16 Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte Irakurri

2023-2024-2025 EPEko galdera-sorten erantzunak

Hemen dituzu galdera-sorta ezberdinen erantzunak. Kategoria berriak argitaratu ahala eguneratuko dugu edukia. Irakurri

Txagorritxu Ospitaleko sukaldeko kaleratzeei ez!

Arabako ESIko zuzendaritzak Txagorritxuko sukaldeko 5 pertsona kaleratzea proposatu du, nahiz eta zerbitzuak eragin handia izango lukeen eta zerbitzuaren kalitatea Irakurri

Nahikoa da, propaganda eta promesa gehiagorik ez, benetako konponbidea orain!!

ESK-k Osakidetzako langileak eta herritarrak animatu nahi ditu datorren apirilaren 18an Bilbon, Gasteizen eta Donostian Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112