Akordio honek kolektiboka zatitutako negoziazio-eredu bati ateak irekitzen dizkio. Eredu horrek langileak banatu egiten ditu, lehen eta bigarren mailako langileak sortzen ditu, interes partikularrak interes orokorraren gainetik jartzen ditu eta Osakidetzaren egiturazko arazoei erantzun kolektiboak ematea zailtzen du.

 

«  Eredu honek langileak banatu egiten ditu: lehen eta bigarren mailako langileak sortzen ditu »

 

Joan den ostiralean Alberto Martinez sailburuak iragarritako proposamena itzulerarik gabeko puntu bat da Osakidetzak dituen egiturazko gabezia larrien diagnostikoarekin bat egiten dugun sindikatu guztiontzat.

Medikuen lan-baldintzak hobetzeko SMEren eta Osakidetzaren arteko akordioak kolektiboka banatutako negoziazioari atea ireki dio. Eredu horrek langileak banatzen ditu, lehen eta bigarren mailako langileak sortzen ditu, interes partikularrak lehenesten ditu interes komunaren aurrean, eta Osakidetzaren egiturazko arazoei erantzun kolektiboak ematea zailtzen du. Oinarrizko printzipio baten porrota dakar: langileen lan-baldintzak batera negoziatzen dira, ez kolektiboka.

 

Langile guztiontzat

Mahai sektorialean eztabaidatu eta negoziatu behar dira Osakidetzako langile guztien lan-baldintzak. Hala ere, Akordio Arautzaile berri baten negoziazioa aurrerapenik gabe luzatzen den bitartean — duela 16 urte baino gehiagotik iraungita dago— eta oinarrizko zenbait gaik blokeatuta jarraitzen duten bitartean —lanpostu funtzionalen dekretua, garapen profesionala, EPEak, lekualdatzeak edo erosteko ahalmena berreskuratzea, adibidez—, Osasun Sailak kolektibo bakar batentzako hobekuntza esklusiboak negoziatzea erabaki du, sistematikoki gainerako langileei uko egiten dien soldata-hobekuntza garrantzitsuak barne.

Osakidetzak eta bertako langileek justu kontrakoa behar dute. Benetako negoziazio kolektiboa behar dute, Osakidetza osoari eta bertako langileei eragiten dieten arazoei aurre egiteko gai dena: plantillak behar bezala dimentsionatzeko eta zerbitzu guztietan behar adina langile bermatzeko plan bat; neurri eraginkorrak lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko; erosteko ahalmena berreskuratzea; garapen profesionala; behin-behinekotasuna murriztea; mugikortasun eta egonkortasun prozesu arinak, eta pribatizaziorik gabe kalitatezko osasun arreta publikoa eskaintzea ahalbidetuko duten lan baldintzak.

 

 

Arazo estrukturalak

Sindikatuok erosahalmena berreskuratzea eta langile guztientzako hobekuntzak eskatu ditugunean, sailburuak beti esan du eskuak lotuta dituela: Osakidetzako langileen ordainsari-baldintzak Madrilen erabakitzen direla eta ez dagoela jarduteko tarterik. Hala ere, muga horiek desagertu egin dira SMErekin negoziatzerakoan; izan ere, abilezia handia erakutsi du kolektibo bakar bati hobekuntzak, ekonomikoak batez ere, emateko.

ESK-n badakigu medikuen kolektiboak egoera bidegabea jasaten duela urteko gehiegizko lanaldiaren inguruan eta badaudela jorratu beharreko aldarrikapen legitimoak. Baina Osakidetzaren egiturazko arazoei erantzuteko aurkeztu zen mobilizazio bat ezin da kolektibo bati soilik mesede egiten dion eta sistemaren eta bere plantillaren gabezia nagusiak erantzunik gabe uzten dituen akordio partzial batekin amaitu. Kezkagarria da 24 orduko guardiak kentzea bezalako aldarrikapen garrantzitsu bat alboratuta geratu izana, haien konpentsazio ekonomikoa hobetzea nahikoa balitz bezala, desagerarazteko bidean aurrera egin beharrean.

 

Osasun Sailari erantzun kolektiboa

ESK-n argi dugu: mahaian kolpea emateko unea iritsi da. Egoera goitik behera aldatu behar da, benetako negoziazioa berreskuratzeko, langile guztien lan-baldintzak hobetu eta Osakidetzaren egiturazko arazoei aurre egiteko.

Horretarako, ezinbestekoa da langile guztien erantzun sendo eta bateratua, negoziazio kolektiboa eta guztiontzako lan-baldintza duinak defendatuko dituena.

Hori da ESK-ren helburu nagusia eta horretan zentratuko gara gure energia guztiak: erantzun kolektibo bat eraikitzea, Osasun Saila negoziatzera eta Osakidetzako arazoei irtenbideak ematera behartuko duena.


Antolakuntza, batasuna eta borroka langile guzxtion baldintzak hobetzeko!

 

ESI Araba: Elkartasuna publizitatea denean

“Osasun-lankidetzarekiko konpromisoaz” ahoa betetzen zaien bitartean, profesionalei GKEekin elkarlanean aritzeko aukera ukatzen diete. Irakurri

Nola zenbatzen da Osakidetzako prozesuetan lan egindako denbora?

  Prozesu desberdinetan egindako lan‑denbora zenbatzerakoan kontuan izan beharreko gaiak azaltzen dizkizuegu Irakurri

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditugu, ia 1.400 milioi euroko balioa dutenak, araudia ez betetzeagatik. Gure Irakurri

ESK sindikatuak parte hartuko du Osakidetzako lan baldintzak hobetzeko borrokan

ESK-k bere indar guztiak jarriko ditu lanean Osasun Saila negoziatzera eta Osakidetzaren arazoei irtenbideak ematera behartuko duen erantzun kolektibo bat Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116