Gotzone Sagarduiren eskuetan dagoen Osasun Sailak Osakidetzaren historiako pribatizazio ekintza handiena eraman nahi du aurrera. Kapital publikoarekin makroenpresa pribatua sortu nahi du, enpresa pribatuak guztiona denaren kontura aberasteko. Iurretako Plataforma Logistikoa bezala ezaguntzen da.

Plataforma horretatik, Osakidetza zentro desberdinetara bananduko da osasun materiala. Banaketa eredua argitu ez den arren, argi dago egungo biltegiratze modua eraldatuko duela eta, horrenbestez, biltegietako langileengan eta ESI bakoitzeko erosketa zerbitzuetan eragina izango du. ESK-k argi dauka ez dela langile horientzako aldaketa positiboa izango, ehunka lanpostuk desagertzeko mehatxua izango baitute.

Egungo Osakidetzako kudeatzaileen logika neoliberalaren pean, ez dugu zalantzan jartzen helburuetako bat Osakidetzako zentroetako kalitatezko lanpostu publikoak lanpostu prekarizatuekin eta Iurretako plataforman azpikontratatuekin ordeztea dela.

Pribatizazioak suposatzen duen sektore publikoaren aurkako erasoaz gain, ezin dugu ahaztu bertan lan egingo duten pertsonen egoera. Pribatizazio orok enplegu publikoa galtzea eta lan-baldintzen prekarizazioa suposatzen du. Gogoratu beharra daukagu, azken hilabeteetan, Osakidetzak pribatizatutako Garbiketa Zerbitzua edo Osasun Garraioa moduko sektoreek mobilizazioak eta grebak egin dituztela urteak berritu gabe daramatzaten hitzarmen kolektiboen alde, EAJren eskuan dagoen Osasun Sailaren axolagabetasunaren aurrean. Ez dira ari kostuak merkatzen, ehunka pertsonaren bizi-baldintzak prekarizatzen baizik.

Hamarkadetan Osakidetzak diru-kutxa publikoei eman dien kolperik handienetarikoa da. Diru publikoarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiak utzitako lursail publikoetan, plataforma logistiko erraldoia eraikitzeaz ari gara, Iurretan dauden EITBko lehengo instalazioetan. Behin lanak amaituta, eraikuntzaren titulartasuna adjudikaziodun enpresari emango diogu, gutxienez hamar urtez ustiatu dezan.

Sagardui andrearen Saila Madril eta Valentziako osasun kudeaketa eredu eragingabea eta zaharkitua esportatzen ari da, PPko Alzira eredua. Osasun instalazio publikoak enpresa pribatuek ustiatzean oinarritzen zen eredua eta argi utzi du hain dela eragingabea, ezen orain berriz kudeaketa publikora itzultzen ari diren, hori bai, zailtasun handiekin eta enpresa kideak aberastu ostean.

Eragiketaren argudio bezala berezko baliabideekin plataforma logistikoa sortzeko Osakidetzak ahalmenik ez duela esan digute. Sailburu andrea, duela berrogei urte Osakidetza bezalako Osasun Publiko Sistema sortzeko gai izan ginen eta orain ezin izango dugu publikotik, publikoaren bidez eta publikoarentzako plataforma logistikoa abiaraztea?

Ez da ahalmen falta, eztabaida falta baizik, hasiera-hasieratik abiatuta. Beharrezkoa al da plataforma logistikoa? Ez dago txosten ezta dokumenturik plataforma horren beharra sostengatzeko, eta, are gutxiago, enpresa pribatuak hori aurrera eramateko bide bakarra direla diotenik.

Osasun plataforma logistikoak ez dira asmakuntza berriak. Horiek kudeatzeko eredu desberdinak azaltzen dizkiguten adibide ugari dago. Galiziakoa bezalako guztiz pribatizatutako ereduetatik, Andaluzian bezala langile publikoekin dabiltzan ereduetara arte. Zergatik hautatu du Osasun Sailak lehenengo eredua eztabaidarik gabe eta hori justifikatzen duen txostenik gabe?

Proiektua aurrera aterako da, eztabaida publikoa saihestuz, EAJren irizpide liberalena inposatuz. Ez da langileen ordezkariekin eztabaidatu, ezta Osakidetzako ESIen Zuzendaritzekin ere, are gutxiago Legebiltzarrean. EAJk eta EEk nahi dutena osasun publikoa pribatizatzea baldin bada, hauteskundeprogrametan adierazi dezatela. Bitartean, abstenitu daitezela.

Osakidetzan plataforma logistikoan beharrezkoak diren lan guztiak egiteko profilak dauzkagu. Horrez gain, azpimarratu nahi dugu gure Osakidetzako Lan-Baldintzen Akordioak bere egiten duela gure sail eta zerbitzuak ez kanporatzeko edo pribatizatzeko konpromisoa.

Itxaron zerrendak «kudeatzeko» modua sail logistikora estrapolatu nahi dute; pribatizatu eta enpresa zehatz batzuk aberastu, Osakidetzan ditugun baliabideei etekin osoa atera beharrean.

Pribatizazio berriaren larritasuna eta tamaina ikusita, langile guztiak inplikatzea ezinbestekoa da. Ez da biltegietako lankideen arazoa bakarrik.

ESK-k makromunstroa salatzeko eta geldiarazteko deituko diren mobilizazio guztiak bultzatuko ditu. Ekintza unitate handiko markoan izan behar direla ulertzen dugu, bai sindikatuen zein langileen aldetik, greba jardunak deitzeko aukera baztertu gabe.

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56