ESK-k salatu duenez, Osakidetza osoari eragiten dion emagin eskasia dela eta, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea ez da profesional horien bilaketa aktiboa egiten ari, eta tiradera batean gordeta mantentzen ditu erditze zerbitzutik bertatik iristen diren kontratazio eskaerak.

Sindikatu honek jakin du absentzia ezberdinei erantzuteko kontratazio beharrak ez direla kontratazio zerbitzuaren eskuetara iritsi, nahiz eta erditze zerbitzutik eskaera egina egon.

Langabezian zeuden emaginak izan behar izan dira, lankideen artean absentziak zeudela jakinda, kontratazio zerbitzuarekin harremanetan jarri behar izan dutenak. Zerbitzu honen ardura da profesionalak bilatzeko behar diren deiak egitea. Langileen eta sindikatu honen harridurarako, eskaerak ez ziren ospitaleko kontratazio zerbitzuaren mahaira iritsi.

Lankideek behin eta berriz eskatu ondoren, hainbat kontratu eskaini dira, baina oraindik badira kontratazio-zerbitzura iritsi ez diren kontratuak. Egoera horrek Alberto Martinez Osasun sailburua gezurtatzen du; izan ere, duela gutxi esan zuen emaginen egiturazko plantillaren % 100 estalita zegoela, eta, absentziak estaltzeari dagokionez, kontratazioari ematen zitzaion lehentasuna, beste antolaketa-neurriak (peonadak) hartu aurretik.

Bitxia da profesionalen planifikazio eta bilaketa falta hori nabarmenagoa izatea sailburu berriaren jatorrizko Ospitalean. Urte hauetan zehar, eta ospitale horretako Anestesia eta Bizkortze Zerbitzuko burua izan den aldetik, ez da egoera hauetaz jabetu? bere Zuzendaritza erizainarena bezalakoa zen, kontratazioak kudeatuz bere nahiaren arabera?

ESKrentzat onartezina da emaginak txandak bikoizten egotea zerbitzua bermatzeko eta peonadak (aparteko orduak) egiten aritzea kontratazioak egiteko emaginen
bilaketa aktiboa egiten ari ez den bitartean.

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Osakidetzako langileei eskatzen diegu Osakidetzan aldaketak defendatzeko aukera eman diezagutela, gure lan-baldintzak hobetzeko. Osakidetza aldatu enpatia, koherentzia, etika eta irmotasunatik. Irakurri

2020-21-22-E EPEko plazak, nola aukeratzen dira?

Jakin behar duzun lehenengo gauza da bi prozesu direla batean. Izen-emate bakarra egin genuen arren, denok hartzen dugu parte bi Irakurri

Azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskundeetan, posta bidez eman dezakezu botoa

Modu errez batean azaltzen dizugu nola bozkatu dezakezun postaz. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88